Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Herria asko aldatu da azkenengo hamarkadetan

Herria asko aldatu da azkenengo hamarkadetan Aretxabaleta asko aldatu da, inguru batzuk batez ere. Gasolinera; bideak... Mojen komentua, aurretik bainuetxea izandakoa.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-018-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Aretxabaleta asko aldatu da, inguru batzuk batez ere. Gasolinera; bideak... Mojen komentua, aurretik bainuetxea izandakoa.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan, herrixa dexente kanbixau da, ez?
- Bai, bai. Eta gero…
- Gaiñera, asko hazi da…
- Ta ni jaixo nitzan etxetik, handik, handik gora hori dana aldatu da. Handik dana aldatu da, bai.
- Ze zian lehen?
- Lehen? Ortuek be bai.
- Ortuak?
- Bai. Gu han bizi… Gero, hor ni jaixo nitzen lekutik juan giñan bizittera beste etxe bat. Gure senidiak in euen etxe bat eta han geukan etxia eta ortuak.
- Orduan, kalian be jentiak ortuak zekazen?
- Bai, bai, bai, ortuak, bai.
- Eta esaten dozu, orduan, zeuen hasierako etxe hortatik gora, hori, ortuak ziala ta… Oseake, jolasteko ta toki asko eukiko zenduen, ez?
- Bai, bai, bai, bai, ortuak. Euezen, etxe batzuk baeuezen, etxe batzuk baeuezen, baiña tartian ortuak eozen. Eta gero hemen behe-aldian be… behe-aldian ez da asko aldatu hemen kaliek, kalia. Bueno, ez dira asko aldatu zati bateraiño; handik behera bai.
- Klaro. Oseake, hemen zentrua edo alde zaharra mantentzen da…
- Bai. Bai, hori hemetik esaten jakona [“Porruena”], etxia, eta ni jaixo nitzen tokira kalia ez da aldatu asko. Hoixe, plazia bai ein zan. Eta plaza aurrekua… ba, hor be ez euen ezer. Sasoi baten gero gasolinera bat jarri zan eta ez, hola arbola batzuk-eta euezen. Arbola batzuk. Baiña ez da aldatu asko. Klaro, gero hor beste bide bat ein zan, beste kamiño bat ein zan. Hor juten dana… hori be ez euan. Ez. Gero monjak euzen, kolegixua euken monjak, osea, zera, monasterio eta monasterio… hori, euken terreno haundi bat eukan, oso haundixa. Eta gero hori monasterixuoi… Bueno, aurretik hori baiñuetxia izendakue zan. Eta baiñuetxetik gero etorri ziran monjak Mondrauetik, Agustinas, hona etorri zian. Ehun ta… izango dia ointxe ehun ta bi urte edo dira etorri [zienak]. Bai, uste dot ehun ta bi urte, seguru ez nao, baiña uste dot ehun ta bi urte. Eske ez naz akordetan igez izen zan edo oin urte bi izen zan “le centenario”. Bai, ba. Oseake…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia