Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Errepublikaren aldarrikapena

Errepublikaren aldarrikapena Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko gogoetak. Etxean zer entzuten zuten...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-016-007 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko gogoetak. Etxean zer entzuten zuten...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- “Catorce de abril”?
- Bai
- Ni akordetan naz horreikin gauzokin, akordetan naz, bai.
- Akordatzen zara?
- Bai, bai, bai.
- Orduan, beratzi urte eskas, ez?
- E?
- Beratzi urte eukiko zenduzela zuk, ez?
- Bai, bai, horreitxek, beratzi urte nik eukiko nittun ordun eta ondo akordetan naz ni orduko… Hemen baserrixetan ta, ba, pentsetan zan, ba, republikiorreaz pentsetan geuen hareik gizon edo pertsona txarrak ziela, haxe erakusten oskuen ta. Ba, dotriñan ta haxe erakusten oskuen ta. Baserrixetan gurasuek-eta be, ba, horreik, baserriko koittauak, koittauak, koittauak… bueno, itten euen bizimodua! Hareik txarrak ziela, ba, jente txarra zala, oseake, “dañino” edo, nik ez dakit, ba, zela esan leikien zala ta, kasi-kasik, republikanuen onduen pasetia, hola, erreparua edo [mutikuei] edo bilddurra, ba… geiztuak ziela esaten oskuen ta!
- Eta hori esaten zetsuen, zer, eskolan?
- Etxien-ta, etxien-ta emuten euen konsejua.
- Eta etxian, baiña, nun entzunda edo zeiñek esanda etxekueri?
- Etxien? Euren artien, beste aldameneko beziñon bateaz ta. Euren artien itten zittuen berbak. Pentsetan geuen, ba, haik personak … Hor goixen euen etxe mordotxo bat, orduentxe fabrikante batek eindde. Garai hartan kanpotik etorri zan hor Zamora aldetik jentia, hona lanera. Eta horreik danok zien, ba, ezkerrekaldekuak edo gehixenok zien. Ta kasi-kasik haik egozen lekutik pasetan, neuk, behintzet, erreparua eukitten neuen, geiztuak ziela esaten oskuen haik eta! Geiztuak ziela ta, ba, geiztuak ziela ta ez dakiu, ba, iñori hozka edo haginke edo zer itten otsen! Holaxe bizi gintzen ta.
- Eta zer zien zeuendako, gorrixak?
- Gorrixek, bai, gorrixek … ta gorrixok, ba…
- Diabruak, ez?
- Diabruak gorrixok.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia