Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Pregoiak garai batean izan zuen garrantzia

Pregoiak garai batean izan zuen garrantzia Pregoia irakurtzen zenean, jende guztia kalera edo leihora irteten zen.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-031 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Pregoia irakurtzen zenean, jende guztia kalera edo leihora irteten zen.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bandua eta?
-A, qué bonito! torrrrorrrro..., tanborra jo-ta-jo-ta-jo, ta orduen nik gure etxie ezautu nauen radixue be ez auela, etxe guztietan be ez orduen. Gerora. Entzuten zan sukalde guztietan zerak, eta danok urteten gauen bentanara edo kalera. "Por orden del señor alcalde -erderaz-, por orden del señor alcalde que esto..." Bueno, puntuan behin egoten zien zerak. Eta ura moztu biha dauela ixa egunero, aberixak egoten zielako. Baiña aurretik tanborrerua. Eta danok atera. Gure etxian sukaldia be behien eta danok atera. Donato euken izena aguazillak.
-Herrixan ze tokittan irakurtzen zan edo?
-Ba, oso denpora gutxietara, e. Gurien, han Kalebarrenien hantxe erdixen, kale erdixen, Kalebarreneko erditxo baten. Eta gero hor plaza aurrien. Han be ez zauzen etxe asko baiña. Halakotxe tamaiñuetan.
-Esan dozu Donato zala?
-Donato. Eta gero akabetan dauenien torroot!, eitten auen. Eta hori normal-normala zan.
-Eta berak jotzen zeban bandua..
-Eta leidu.
-Zeozer gehixao?
-Ez, ez. "Por orden del señor alcalde, esto y lo otro..." Ze gauza polittak, e! Oin... Bai, hobeto bizi gare, hori badakiu hori, baiña dana sofistikauta dao oin. Oin bando bat portalian atian ifini ta, honbre. Lehengo moruen be ez, ezta, ezingo litzake izen gauzia. Baiña haik epokak be polittak zien, oso polittak.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia