Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Kale-saltzaileak

Kale-saltzaileak Izozki saltzailea eta arrain-saltzailea Arrasatetik etortzen ziren.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Izozki saltzailea eta arrain-saltzailea Arrasatetik etortzen ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Bai, haxe heladerua etorten zan. Edo orduko denporatan, gaurko egunien zenbat higiene ta zenbat gauza ta zenbat prohibiruta holan eukittia edo bestera. Etorten zan Mondrauetik peskadera bat. Hemen be baeuen peskaderixia, baiña etorten zan karrotxuen hartu sardiñak eta oiñez karruen, e. Eguzkixe edo haixia. Eta "vaya ricos". Pentsaizu, eta iñobe ez zan hiltten horregatik.
-Orduan etxietan be gauzak konserbatzeko ze zeukazuen?
-Ez euen frigorifikorik eta. Egoten zan, gure etxien euen holako leku fresko-freskue zana, bai, e, ta haintxe, ta beste batzuk be holaxen.
-Eta arrainduna esan dozunian?
-Mondraueko bat etorten zan, Sabina izena.
-Zela eskaintzen zeban berak zekana? Txilixoka ibiltzen zan?
-Ez, ez, ez, ez. Ya jakitten gauen noiz etorri biher zan. Danok kalien. Ama ta. Ni ez baiña ama-ta kalien, badator Sabina-ta. Handik aparte euen beste bat bakarrik. Honek Altuna, Iñaki Altuna-ta hor elixa aurrien bizi die ba. Haretxen ama. Eta gerora honek Pillar Zubillagak-eta ifiñi euen, baiña hori gerora. Eta holan.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia