Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Umetako jolasak

Umetako jolasak Umetako jolasak: pote-zaharka; txorimaloka; txorro-morroka... Kale erdi-erdian ibiltzen ziren jolasean; neska eta mutil, denak batera ibiltzen ziren. Kromoekin ere asko jolasten zuten.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-015-023 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Umetako jolasak: pote-zaharka; txorimaloka; txorro-morroka... Kale erdi-erdian ibiltzen ziren jolasean; neska eta mutil, denak batera ibiltzen ziren. Kromoekin ere asko jolasten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta bestela umetan jolasik eta?
-Oin baiño gehixau. Ene! zenbat jolas eitten gauen!! Kale-kalien eitten zienak zien, "potezarka" esaten jakon. Ta ni igual hemen ifini eta pote bat bota, eta igual xei lagun edo, e. Eta holan lelengo juan eta hartzen auenak potia, harek ein bihar auen atzera beste zer bat holan. Beste bat zan "txorimaloka-txorimaloka". Holan hogei edo kontau holan eta bestiek ezkutau portalietan, portale guztiak zabalik egoten zien, eta zuk topau ein bihar zauen. Eta lelengoko harrapetan zauena, ha zan galdu auena, eta gero holan bera ifini bihar zan atzera. Ez dakitt ondo espliketan doten. Iguel berrogei arte kontau bihar zan, eta emuten auen denporia beste danak gordeteko. Baiña zuk juan bihar zintzen hareik topetan. Baiña porsiakaso urriñ ez, porke igual ondoko portalien egongo zan. Eta zu porsiakaso ondoko portalera juan baiña han ez zazen, baiña han euen denporan aillegetan bazien zu holan kontetan zabitzen lekura ta ormie joten baauen, neu atzera geraketan nintzen eurak topetako.
-Eta zeoze esaten zeben jotzen zebenian?
-Ezebez.
-Jo bakarrik?
-Jo bakarrik. Eta ensegida konturaketan zitzen aurria hartu dostela neuk bestia topau baiño lehen. Lelena topau baiño lehen. Eta gero txorro-morro-piku-kaballo-ke, hori be bai. Bata bestian gaiñetik saltoka.
-Piko kaballo?
-Bai, bai. Eta horrek saltoka hori be danok illeran, e. Kale erdi-erdixen eitten zan.
-Neska ta mutill ala danak batera?
-Bai, bai. Eta hori kale erdi-erdixen. Automoillik be ez zabillen. Eta holako jokuak azen, e... Beste batzuk: kromoka. Erosi eitten zien kromuak; eta ez dakit zenbaten, gure amak kantsau zan dirua emuten, nik galdu eitten nauen betik eta. Baiña zien rekreuen eta eskolan. Oiñ rekreuen eta beti baloiakin eta dabitz jentia. Han mailletan kromuak... Oindiokan lehengunien, bat ez dakit hementxe ez dauen! Eta pentsau noizkue izengo dan, ordukotxe denporakua izengo da, e. Ordukotxe denporakua izengo da. Hementxe barruen dau ta. Holako lehoi bat edo da. Aber. Horixe! Holakuek... Hor atzien zer dau ifinitta?
-"Recuedo de Monica Pérez, chocolates finos..."...
-Ene, Monika Perez zan Felix Beltranen ama, oso lagunak gintzen. Holakuak honek erosi itten zien, eta, klaro, ifintten zien holan, eta holan inddakuen traka!, buelta eitten badot bixek..., batek hiltten dau bat, bestiek beste bat. Baiña hau einddakuen buelta bixek eitten baeuen zeuretzako zien, bestiek ifini dauena be bai. Baiña danak eskolako zer guztiek holaxen, e. Holakotxe jokuekin.
-Gaiñera kromo dotoria. Haundixa, kolorietan.
-Holakotxiem, pentsaizu, ordukotxe denporakuak; fetxie be igual egongo da. Ez, ez dauko fetxia.
-Eta honek orduan erosi itten zenduezen eta...
-Bai, dendetan, denda guztietan euzen honek saltzen holakuekin. Eta nik neukaten lagun bat, Migel Uribeetxeberria. Ez dakit. Horren arrebia. Maria Josefa hil zan ointxe bost urte dala edo. Harek danei irabazten otsen. Ha beti egoten zan bakarrik porke iñok be ez auen gura haregaz jokaketaik. Harek bete-bete-bete eindda kajia holakotxe kromuekin. Eta guk ba batzuetan galdu eta beste batzutan irabazi beste batzukin.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia