Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gaztetako ibilerak; dantzaldiak

Gaztetako ibilerak; dantzaldiak Gaztetako ibilerak. Dantza egoten zen plazan, eta atsedenaldia egoten zenean, pasioan ibiltzen ziren. Ohitura izaten zen etxe guztietako leihoak bete-bete eginda egotea; emakumeak leihotik begira egoten ziren. Santo Tomas egunean Arrasatera eta San Pedroetan Eskoriatzara joaten ziren.
Gaztetako ibilerak. Dantza egoten zen plazan, eta atsedenaldia egoten zenean, pasioan ibiltzen ziren. Ohitura izaten zen etxe guztietako leihoak bete-bete eginda egotea; emakumeak leihotik begira egoten ziren. Santo Tomas egunean Arrasatera eta San Pedroetan Eskoriatzara joaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta bestela zuek jaixetan edo domeketan edo, ze eitten zenduen neskak zeuen lagun-taldiak eta?
-Ba plazan dantzan eta pasiau. Egoten zanian deskantsua, geratu barik ez zan izaten, danok kalera atzera. Eta kalia bete-bete eindda, eta gure ama-ta bentanan jentie pasadizuek ikusten. Oiñ bentanetan-eta iñobe ez da ikusten. Guk zenbat bider esaten doun! Orduen domeketan bentana guztiak beteta. Amak-eta, eztakizu?
-Zaintzen edo?
-Zaintzen edo entretenimentua. Entretenimentua.
-Ohitturarik eukitzen zenduen beste herri batzuetara joateko?
-Ez, ez. San Joanetan be ez gintzen..., Santo Tomasetara joaten gintzen Mondrauera. Pentsaizu, eta San Joanetan ez. Santo Tomasetan joaten gintzen Mondrauera eta San Pedruetan Eskoritzara. Y se acabó, e!
-Bergarara edo?
-Keba! Bergarara honek-eta bai joaten zien.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia