Hil-kanpaiak
Hil-kanpaien inguruko azalpenak ematen ditu.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko ekainaren 07a
- Iraupena: 0:01:10
- Erref: ARE-014/035
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kanpaiak
Transkripzioa
- Esan dozu kanpaiak eta desberdintzen ziala ta jakiten zenduela primerakua izan biher zan, edo...
- Bai. Eta oin be, oin be hiltten danien, hemendik ez die entzuten ia kanpaiak, baiña joten dauen akaberan, andriena edo gizonena dan, bere senalliakin, e.
- Oinddiokan be? Eta ze izaten da, ze...?
- Ba, dan!, dan!, dan! Apurtxo bat hoixe, dan!, dan!, dan! Hiru edo, ezta hola? Baiña luze horrek, e. Eta gero akabera-akaberan, ez naz akordetan dien bat gizonena o bi andrienak. Baiña esan ostien lehengo egunien, oinddiokan denpora gutxi dala, egun be joten dauela; ez da entzuten hemendik eta.
- Orduen bai, ez? Jakitzen zenduen kanpaiak entzun ta emakumia edo gizona, primerakua edo segundakua?
- Bai, nor hil dan, emakumie edo gizonezkue dan.
- Basarrittarrren kasuan, ez dakit, baten bat hiltzen zanian, ze ekartzen zeben? Ez dakit...
- Bueno, orduen basarrixetan, auzo guztietan abadie ekazen. Abadie ekazen auzo guztietan.
- Eta hemen ingurukuak (baserritarrak) ez zian hona etortzen?
- Ez, ez, ez.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!