Antzinako lanbideak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-014-032 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Antzinako lanbideak: errementaria, perratzailea; esneduna... Baserritarrak herrira etortzen zirenean esnea saltzera, astoak non lagatzen zituzten kontatzen du. Antzinako bizimoduari buruzko iritzia.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko ekainaren 07a
- Iraupena: 0:01:55
- Erref: ARE-014/032
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Baserria » Baserriko lanak » Baserriari lotutako lanbideak , Baserria » Baserriko lanak » Herrira saltzera, erostera , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak
Transkripzioa
- Zesterua, errementarixa edo halakorik ezagutu zenduan?
- Errementerixak orduen ez naz akordetan euenik. Orduen ez naz akorden. Gero bai, baiña orduen ez naz akordetan.
- Eta gogoratzen dozu gero ya gerraosteko...?
- Bai, honetxek Galparsoronak, horretxek. Horren aitta; guk ezautu geuen horren aitta.
- Eta zer egitten zeban, lan kalian?
- Eta zerai, ganauei ta horrek ferrak ifini hanka azpixetan-eta. Hori be eitten auen.
- Eta non zeuan?
- Nun, ze lekuten? Oin Pagaldaixeneko, erregalu denda… ez, bestaldin, tabernie egon zan ba, Pagaldaixena, ba hantxe behien; harutzatxuao, e. Oin soziedadie dauke han eurak einda etxekuek.
- Eta ganauak ekartzen zittuen bertara?
- Bai, eta esnedunak etorten zien, esneduna esaten jakuen, astuen, zeretan, euren otzaretan marmittak sartuta. Eta harek astuak eurak juaten zien kalien zuzen-zuzen lotu in biher euen lekura. Arbolak euzen, eta han lotuta egoten zien arbolak, eta astuek ezebe zertu barik, taka!, hantxe geraketan zien. Eta elixa onduen be auen beste bi edo, arbola bi, eta hor Galartzatik-eta etozen basarrittarrenak, handikaldien.
- Arboletan lotzen zittuen?
- Lotu, eta handik hartu marmittak eta etxietara repardiduten euen esnia.
- Orduan kaleko girua zer zan, ba hori, danak etxekuak, danak ezagunak?
- Bueno, hain ezaunak. Kalegoixeneko bat gaixoketan bazan, Kalebarrenien ekixien danak, eta danak preguntien etxekuei zelan dauen, eta... Famelixa haundi bat moduen.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!