Gizartean eman diren aldaketak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-014-027 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Aretxabaletako botikaria; medikuak. Gizartea asko aldatu da; lehenago herritar guztiak etxe-etxekoak ziren. Norbait oso gaixorik bazegoen, abadea elizakoak eramatera joaten zen; ohitura zaharrak.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko ekainaren 07a
- Iraupena: 0:02:20
- Erref: ARE-014/027
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Hiletak , Iritziak » Antzinako bizimoduari buruzkoak , Ohiturak eta bizimodua » Osasuna » Medikuak eta sasimedikuak
Transkripzioa
- Botikarixua?
- Ene, botikarixuaa! Auen panaderixia elixa aurrekua, ezkerretara dauen etxia, baiña orduen etzan holakua; botikarixo bat auen. Eta han ba, esaten auen amak, igual ba kalenturie-ero guk txikittan, ezta, eta "Agua de Vich" esaten auela medikuek-eta, ur bat, ura. Eta medikuek-eta, holan gripie-ero, amak-ero, deittu eta joan bai, eta egunien hiru bidar, eta jarri eta hantxe egon, ez aukien lanik, eta desietan etxietan relazionateko; eta etxe guztietan zien medikuek etxe-etxekuek. Eta norbaitt hil zanien, neskatilletako kontuek, baten bat hil bai, eta herri guztie hara etxera, eta gu neskatilla-mutikuek kuadrillie formau eta danak etxera, eta hilddakue ikusten gauen, eta danak kalera. Eta gurozu kontau hil aurretik zelako zeremonixie eitten zan?
- Kontau.
- Kanpaiek joten zien kanpantorrien, eta igarten zan, kanpaiak zien zer diferentiek, soiñu diferentiek: elixakuak.
- Hil-kanpaia?
- Oiñ esaten daue ba "Los últimos sacramentos", eta ekarten daue periodikuek-eta. Ba igual atsaldeko lauretan kanpaiak Nor ete dau gaizki? Ba fulana. Jende dana jakin eitten zan, e, nor auen gaixorik. Etxen baten, baten batek agiñeko miñe baeuken be, igual izen leike hemengue, Kalebarrenekuek baekigun. Dana zan famelixa bat moruen-eta.
- Kanpaiak bazeukan izenik?
- Eta kanpai horrek esan gure euen elixakuek, gure jauna, eukaristia, erueten doiazela hara etxera. Bueno, etxie etzan nonbretan, baiña zelan jentiek jakitten auen, danak elixara faten gitzen. Ni ez, e, gure ama-ta. Eta danak kandelekin atzetik, abadie gure jaunakin eta monagilluek juaten zien aldamenien, gure jaunakin albie-ta jantzitta. Eta monagilluek be bai.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!