Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Familia giroa

Familia giroa <p>Gurasoak nola ezagutu ziren kontatzen du; istorio polita kontatzen du. Aita mitin bat ematera joan zen Eibarrera, eta bertan ezagutu ziren. Aitak <em>Argia</em>&nbsp;aldizkarian idazten zuen, eta Azkue laguna zuen. Amaren inguruko zenbait anekdota kontatzen ditu.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-014-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gurasoak nola ezagutu ziren kontatzen du; istorio polita kontatzen du. Aita mitin bat ematera joan zen Eibarrera, eta bertan ezagutu ziren. Aitak Argia aldizkarian idazten zuen, eta Azkue laguna zuen. Amaren inguruko zenbait anekdota kontatzen ditu.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gero, e, ez dakit Eibarrera zelan juan zan gure ama, orduen, domekan. Ta gure aitta zan orduen, e, Argia eta lehenengoko periodikua euskeraz-ta han eskribiduten euena-ta, gure aitta zan, eta mitiña ez dakit zerena izengo zan Eibarren, baiña Unzagako zerien, kioskuen, mitiña itten gure aitta. Eta gure ama ta, ba… gure ama zan oso laguna aitten, e, zer bateaz, arreba bateaz. Juan zien ta, orduen gure ama –erretratuak eta hor dagoz-, oso guapia zan ta holan, ta gero, akabau zienien mitiñori-ta aittana juan ta, badakizu, gaztia danak, ta gure aitta, honbre, neska guapia eta holan, ta ba holaxen hasi eta ezkondu zien. Bai.
- Eta aittak esaten dozu, idatzi eitten zebela?
- Bai, zan Argia edo... momentu hontan ez naz akordetan, orduko denporako periodikuen euskerazkuen; eta hori Azkue eta orduko denporako idazliak eta, gure aittak, horren laguna zan. Bai.
- Eta zelan ba? [...]
- Ba politika aldetik eta, politika aldetik eta... Politika aldetik baiño gehixau, euskerien, e, hasieria, bueno hasieria edo eskribiduten ta hasi zieneko denporakua.
- Orduan aitta, abertzalia izatiaz gain, euskaltzalia zan, ez?
- Bai, ta oso ilustraua gaiñera, asko leiruten euena liburuak eta holan, bai, halakotxia zan, aitta. Eta ama oso kantalarixa eta zan, Machaquito ta... horreik gauzok… Eta erakutsi nosten neskatillia nitzenien, esaten nosten: "Horreik ez kantau, porke oso rebeldia da hau kantuau, e?" Eta erakutsi nosten berak pentseizue ze eta orduko denporan hola atrebidua edo zan hori kantuoi, ta akordaten naz: "Tápame, tápame, tápame, tápame, tápame, que tengo frío..." eta bestiak: "¿Cómo quieres que te tape, si tú no eres mi cariño?", ta amak: "Baiña horreik ez kantau, e?". Baiña horreik akixen kriada egon zaneko denporakuak, eta zera. Oso kontularixak zien bixak.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia