Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ama neskame joandakoa gazterik

Ama neskame joandakoa gazterik <p>Familia giroa; ama gazterik joan zen neskame. Gabonetan bakarrik itzultzen zen etxera, nagusiak oparitutako bakailaoarekin. Erdaraz ongi hitz egiten ikasi zuen kanpoan egon zen bitartean.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-014-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Familia giroa; ama gazterik joan zen neskame. Gabonetan bakarrik itzultzen zen etxera, nagusiak oparitutako bakailaoarekin. Erdaraz ongi hitz egiten ikasi zuen kanpoan egon zen bitartean.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Esaten zenduan, hori, Gatzagako… palaziuak eta?
- Bai, ta ezautu euen harek han palaziuan bizi zan denporan, bertako jabiak eta holan. Eta gero gure ama-ta zien errenteruak eta zien pobriak. Bueno pobriak… ba, bai, ya neskatilletatik urten auen neskame, eta Gasteizen-ta egon zan militarren etxietan-ta kriada gure ama. Eta ikesi euen han erderaz berbetan. Eta, bueno, berak esaten auen oso gustora ibili zala han, Gabonetan bakarrik juaten ziela etxera kriada euzen lekutik, bakaillauakin.
- Orduan, Gabonetako erregalua hori izaten zan?
- Bakaillauakin juaten ziela, eta zelako pozik juaten zien etxera, ba, bakaillauakin, Gabonak pasetan. Bai. Eta gero, han ikesi euen erderaz berbetan eta holan, eta gure ama zan oso … eztakit zelan esplikau… toreruak eta orduko denporako toreruen kantuak, Machaquito ta, kanteten euen berak, Machaquiton kantuak-eta, eta erderaz oso ondo ikesi euen eta, bueno, bera oso ondo zertu zan, gustora bizi izan zan holan.
- Eta han inguruan, azkenian…?
- Eta gero juan zien, eztakit zelan… hori izen zan hori kanbixuoi,
Durangora neskame, baserrikuen uezaben etxera, ta han gosiak-eta ibiltten ziela. Baiña gure amak-eta ekixen arboletara igoten-ta Mariñen-ta, eta han fruta asko ei euzen han, e, harek palaziuak Durangokuak ei euken. Ta goizetan, danak ohian dauzela, beste hiru neska-edo eozen han, e, zerak, arbolara igo eta, gure amak akixen arbolara igoten, eta bestiak behien, ta frutak harrapau. Harrapetia ez zan, e? Orduen bai, baiña… Eta hareik gordeten auen egunez ha janda ibiltteko. Horreik gauzok!
- Orduan danetik ezautu zeban, ez?
- Bai, bai.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia