Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Parterak; medikuak

Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-013-019 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Medikuei errespetu handia izaten zitzaien. Partera lana auzoko emakumeek egiten zuten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Medikuei be halako errespetua eukitzen jakuen?
-Bai. Medikuei be ba bai. Medikuei be jarraiketan jakon.
-Eta medikuei be berorika eitten jakuen?
-Bai, bai. Medikuei be bai.
-Hemen bertan ez zenduen eukiko medikurik. Nundik etortzen zan?
-Atxabaletatik.
-Bidiak be ez zien izango oinguak. Zela ibiltzen zan, zaldixan ala oiñez?
-Ez dakit. Ez naz akordetan kamiñuak ein aurretik. Bai, gero motor zer bategaz, eta gero atzenerako kotxia euken, baiña. Ez dakit, ez dakit zela. Nik entzunda neuken astuen ekarri euela medikua… Ez dakit, neuk garbi esateko, ez dakit.
-Medikua. Eta parterarik bazeuan, umiak ekartzeko orduen-eta baserrixetan?
-Baserrixetan, aldameneko, ibiltten zan zeren bat, andraan bat.
-Puxka bat bazekixena?
-Bai; bai. Gure ama be leku askotara faten zan hola. Hola geixoik euen beziñue-ta, puntuen behin faten zan. Bazkaixek eitten-eta, bueno. Bazkaixek-eta, afaixe-eta.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia