Oñati (Gipuzkoa)

Ia San Pedroko erromerian jaioa

Ia San Pedroko erromerian jaioa <p>Trena jarri aurretik kalera oinez joaten ziren, eta geroago ere bai batzuk, txartela ez ordaintzeagatik. Zubillagatik kalera beharrezko gauzetara besterik ez ziren joaten. Pedro Torreauzoko jaietako erromeria gauean jaio zen, bere ama erromeriatik Zubillagara presaka etorri eta gero.</p>
Tamaina:

Trena jarri aurretik kalera oinez joaten ziren, eta geroago ere bai batzuk, txartela ez ordaintzeagatik. Zubillagatik kalera beharrezko gauzetara besterik ez ziren joaten. Pedro Torreauzoko jaietako erromeria gauean jaio zen, bere ama erromeriatik Zubillagara presaka etorri eta gero.

Transkripzioa

- Zuek hemendik jokeria, juan izan zarai herrira askotan, edo auzuan egitten zenduen bizimodua?
- Herrira askotan ez, baiña fan bihar zanian ba trenien.
- Eta trena ifiñi aurretik ze ebalten zeuen, oiñez-edo?
- Oiñez, trena ifiñi ta gero makiña bat oiñez ibiltten zuan, trena pagau bihar zalako, nahiz ta zapata gehixau gastau.
- Eta hemendik Bergarara-ta bazakazuen be bai? Azkenian San Prudentzio-ta nehikua urrian dakazue ta...
- Ba San Prudentziora zetara fanik ez, San Prudentziotan eta. San Prudentzioko fiestak edo izan zien, orduen ba fiestetan-edo. Gu berriz, ni berriz ya fiestetan ez xuaut astirik euki fiestetara fateko.
- Zu gaiñera jaixo be, Zubillagako jaittan jaixo ziñan, ezta?
- Bai.
- San Pedruak dira hemengo jaixak.
- Baiña hor kuriosidade esaten xuan gure famelixan aittak eta danak. Ni atendiu nindduan medikua, urte pare bat edo etorri zala, Zubillagan amistadiak baxakuan eta; San Pedron, auzo hau dok Zubillaga, San Pedruak xakok baiña, San Pedro inportantiaua zuan hau baiño orduan, itxuria. Eta han itten xuein erromerixia, eta ni amen tripan, aittakin, erromerixan San Pedron. Entenditten dok? Erromerixara fanda. Eta gabian hamarrak izango zirala, hamarrak inguru hori, eta hamaika t´erdittarako jaixota nenguela. Oiñez etorritta, orduen trenik eta puiñetarik, e? Oiñez etorritta handik Zubillagara eta medikua Arzuru zuan orduan, medikua oso ona zuan. Eta medikuak "escasamente" etorriko zala berak esan baotsa zela eukan, handik Zubillagatik Martezkora. Ez dok entenditten? Zetik, San Pedrotik Martezkora, hau Martezkua zela dan etxe hau. Oiñez etorri eta bentaja in txan, itxuria, segiduan jaixo. Medikuari abixau txain eta medikuakin berba itten egonda, hamarretan San Pedron. Medikua gaztia zuan artian ta erromerixara. Eta gero sinistu ezindda.
- Oseake ixixa-ixixa Torreauzoko erromerixan jaixo ziñan?
- Ixixa bertan.
- Itxuria, itxuria dauenez. “veintinueve de junio”, San Pedruan; Pedro hatik xakuat izena, bueno, hatik edo. Ba holaxe kontuak.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia