Soroen bedeinkapena
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-013-018 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko apirilaren 21a
- Iraupena: 0:01:45
- Erref: ARE-013/018
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Eliza giroko ospakizunak , Baserria » Baserriko lanak » Baratzea eta soroa , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak
Transkripzioa
-Abadiak, eztakitt ze hilabetetan, soruak-eta bedeinkau egitten zittuen, ez?
-Ba, bai. Arrautzak batzen zittuen.
-Eta hori noiz izaten zan?
-Hori urebarrixen, urebarrixen. Ointxe Garizumie pasau ta laster.
-Orduan be zeozer emuten jakuen?
-Arrautzak. Bai. Ba dozenan bat arrautza bakotxak, eta arrautza pillue, saltzeko.
-Eta saldu eitten zittuen?
-Klaro! Zetako zittuen ba? Hau bakarrik bizi zan, eta zetako zittuen ba?
-Baiña bera etzan joango saltzera?
-Baa; dendaan batera eruango zittuan. Klaro. Bai, bai. Arrautza pillue batzen euen.
-Eta monagilluakin ibiltzen zan basarriz basarri?
-Monagilluakin ibiltzen zan, bai, monagilluakin. Monagilluak zestua eruen; berak ez, e.
-Eta orduan, gaiñera, basarrixetan arrautzak ez zien egongo sobra.
-Bai, ointxe Urebarrixen ezik. Uraatzenien bazan, ezin hainbeste, baiña oiñ urabarrixen ba oilluek be ointxe eitteittue gehixen arrautzak-eta, ugarixen ointxe. Baiña abarie izen ezkero emun, nahiz etxien falta. Bai. Etxien igual janordue eitteko tomatiei bi bota ta nahastu eta haregaz iguel baiña, bakotxandako bana ifiñi […] baiña, abadie izen ezkero, holaxe.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!