Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Jostunak Aretxabaletan

Jostunak Aretxabaletan <p>Ama jostuna zen. Hasieran Aretxabaletan eta ondoren Bilbon ikasi zuen josten. Etxera itzuli zenean, baserriz baserri ibiltzen zen josten. Baserri izenak. Senarraren arreba ere, jostun ona.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-012-022 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ama jostuna zen. Hasieran Aretxabaletan eta ondoren Bilbon ikasi zuen josten. Etxera itzuli zenean, baserriz baserri ibiltzen zen josten. Baserri izenak. Senarraren arreba ere, jostun ona.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ama joskiña zala, ta nun ikasi zeban badakizu? Hemen inguruan edo kanpora erten zan?
- Lenengo Atxabaletan esaten eben ibilli zala zer bategaz; ez dakit modista-modistie be ez dakit zan, baiña behintzat haregaz lelengoko zera. Eta gero Bilbon. Bilbon euen amandrien anai bat. Bilbon bizi zan, eta hak zuzendu utsen nun ikasi. Atzenien sastrerixan ibilli zan, aurretik ez dait.
- Gustau egitten jakon?
- Bai. Kortie-eta sastriena eukan. Sastriena eta bestiena, baiñe atzenien sastriagaz ibilli zan.
- Gero berriz bueltan etorri zan basarrira?
- Bai. Hemen etxeik etxe ibiltten zan lelengo. Gure akorduen ez, baiña lelengoko josten hasi zanien, basarririk basarri ibiltten zan.
- Makiniakin?
- Bai. Makina kaxkarren bat eukiko eban, etxeik etxe, neu be akordetan naz batzukin. Baiña amagaz ez naz akordetan.
- Basarriz basarri, eta erropia edo esandakua amaittu arte bertan geratzen zan?
- Bai. Hurrien baeuen, etxera erretiretan zan, baiña urrin baeozan, konpaziño baterako Ugazteira eta be faten zan, aste guztireko holako lekuetan, akabau arteko, dana akabau arteko, lau etxe be baeozan, eta baten akabaten euenien bestera fan biheko eban.
- Eta zer egitten eban, baserrixetakua.
- Bai, baserrixetakua
- Nahikua, ez?
- Esaten eben Arkarazon be egoten zan, ta Ugaztein be bai, ta Larriñon be bai, ta Koruetan be bai eta. Etxietako zerok esaten zittuan. Gure akordurako ez ia, behin familixia ta eukierien ez; etxetik.
- Bertara etortzen zien?
- Bai, bertara ekarten dotzien, bai.
- Eta ezkondu eta gero be segidu egin zeban josten?
- Bueno! Lehen denpora guztien. Oin atzen-atzenera kanpokoik ez eben hartzen, etxekuek gure aiña. Orduan jositta ez zan eoten ezebe. Ez euen ezebe jositta. Ezebez jositta.
- Eta ezkontzan baterako ero?
- Topau ein biher. Hortarako bat edo bi zerak eozen. Bat hemengo nire gizonen arrebie.
- Zer zan, joskiña?
- Bai. Joskiñe ona. Arrasatetik-eta zertxuok etorten zien. Atxabaletatik-eta, ondotxo jazten zienok, edo jantzi gura euenok.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia