Eskolako kontuak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-012-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Eskolan zer ikasten zuten. Eskola nolakoa zen. Sei urterekin hasi eta bederatzi urte ingurura arte egon zen bertan.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko apirilaren 21a
- Iraupena: 0:01:15
- Erref: ARE-012/008
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
- Beste zer ikasten zenduen eskolan, Historia edo, mapak edo, Geografia edo?
- Ba, nik eztakitt, zan halako liburu bat, danien liburu bat ibilli geben, besterik ez geben ibilli. Danetik euken liburuak.
- Kuadernorik eukitzen zenduen? Pizarratxo baten idazten zenduen?
- Bai pizarretan. Kuadernoik ez. Etxerako zerik-eta ez geben ibiltten.
- Jartzeko tokixak-eta, mahixak-eta zelakuak zien?
- Bankuek.
- Eta tinterorik eukitzen zeban?
- Bai, tinterue geu mantxetako lain be bai. Ha mantxetako behintzet ona izeten zan, eskribiduteko eztakitt, e.
- Orduan sei urte ingurukin hasi eta noiz arte egon ziñan eskolan?
- Zortzi-beratzi urte? Bai, beratzi bat urte.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!