Arantzazuko fraideak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-011-037 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2006(e)ko martxoaren 29a
- Iraupena: 0:03:05
- Erref: ARE-011/037
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizarekin lotutako pertsonak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Elizaren indarra , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak
Transkripzioa
-Eta bestela frailiak eta etortzen zien (eskian)?
-Bai. Frailiak Arantzazukuak etortzen zien...
-Txarri-hangak batzen eta.
-Zer batzen?
-Txarri-hankak batzen be bai. Babia batzen, garixa batzen. Eta urtien zer, horrek hiru bat bider bai behintzet.
-Urtien hiru bat bidar?
-Bai, bai. Hiru epokatan etorriko zien horrek. Gontzarrin frai Ramon. Ha, lo be han eitten eban jeneralmente. Kargie ba han ixten eban eta gero guk bajatzen giñuan Angiozarrera etxe batera, eurak amistadie eukenera, eta gero handik Arantzazura eurak erueten eben. Eske orduan Arantzazun badakitzu zenbat jente!, zenbat jente euen! Jaten eta jaten emuteko bakarrik.
-Mutil asko gainera.
-Bai. Eta Horrek urtian hiru bat bider bai.
-Eta txarri-hankak expresamente?
-Txarri-hankak be bai.
-Bueno, haik urdaiazpiko zati bat emun ezkero be igual fango zien, baiñe jeneralien sasoia txarri-hankak egotekua...
-Eta baba-denporan ba babia batzen euen, garixen denporan ba garixe. Enda horrei limosna onak emuten jaten, nik uste dot. Limosna onak, astokara garixa Gontzarrittik behin baiño sarrixao emun gontsan. Han batutakua karga galantakin ibilli be bai frailliak. Gero ipiñi euen hola Ama Birjiñatxo bat etxeik etxe, etxeik etxe ibiltten zan.
-Hori hemen be ezautu zendun?
-Bai. Enda gero hori be erretirau euen.
-Eta hori zeiñek, Arantzazuko frailliak?
-Arantzazukuak bai, Arantzazuko batzen ebanak. Horrek gari batziok-eta gastau zien eta gero ba hori Ama Birjiñioi ibiltten zan etxeik etxe.
-Eta hori nok ifiñi euen, Arantzazuko frailliok ifiñi euen?
-Bai ba. Baiña hori be ya erretirau euen. Oiñ Arantzazun haik bestela batuko daue horrek frailliok. Badauke euren merittue, euren merittue dauke. Haik horrek teillatu barrixak eta zerak ein zittuenien be, limosna moduen eskatzen eben teilla baten baloria. Ba uste dot obra dana eiñ eta sobrau jaten milloiek honen drogadiktuen eta zererako itxi zittuen.
-Dirue nunbaittetik [...]. Eta bueno, enplio ona emuten dutsie, droga, drogie apur bat zerketako.
-Eskola bat zabalketako, holako bat igual ipintten dabe, eta harako be dirua batu eitten daue horrek.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!