Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Ohitura zaharrak

Ohitura zaharrak <p>Pazkoko txartela. Ohitura zaharrak. Soroetako bedeinkazioa. Trumoia zetorrenean ere bedeinkazioa egiten zen. Su bedeinkatua. Angiozarko ohitura zaharra. Ur bedeinkatua.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-011-014 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Pazkoko txartela. Ohitura zaharrak. Soroetako bedeinkazioa. Trumoia zetorrenean ere bedeinkazioa egiten zen. Su bedeinkatua. Angiozarko ohitura zaharra. Ur bedeinkatua.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Lehen esan dozu abadiai emun bihar jakozela oilandak eta hainbat gauza. Bedeinkaziñuak eta egiten zittuan?
-Emaztea: Baitta. Bai.
-Lehenau konfesau ein bihar zan eta Pazkuetan txartela hartu bihar zan.
-Emaztea: ¡ Paskuazkue egin dozule agirixa.
-Demostretako.
-Emaztea: Orduan dotriñia preguntatzen eban, itxuria, batzui, neuri sekula ez doste eiñ baiña.
-Niri bai. Eta ya bale danien ba emuten daue ba txarteloi, autorizaziñuoi komuniue eiñ dan moduen. Edo eitteko zera da. Komuniuan kanbixau itten da, bat itxi ta beste bat hartu. Eta gero ba Pazkue..., handik ez dakit zenbat denporara horrek errekogiruten etorten zan abaria monagilluaz, nik monagilluaz daukat ikusitta etxeik etxe.
-Emaztea: Konjurua eitten.
-Konjurue hola bedeinkaziñue terrenuei ta botatzen utsen eta zeozer emuten jakon.
-Emaztea: Arrautzak edo zeozer emuten jakon.
-Hori neuk ikusittakua da. Oiñ horreik danok...
-Emaztea: Gero hodeixe euanien, ezta, orduen abadiek elixpera urteten eban eta elixpien eitten euen konjurua. Hodeixe edo trunboi zatarrak eta gauzak. Hori beti.
-Bedeinkaziñuak, konjurua, hori noiz izaten zan?
-Emaztea: Ba ointxe, ointxe udabarrixen.
-Hemetik eta..., bai, bai, garixek heldu arte.
-Emaztea: Su bedeinkatue gaiñera partitzen zan orduan.
-Hori zer izaten zan, Santa Kurutz egunian edo?
-Emaztea: Ez, ez. Itxoin, Pazkuetan ur bedeinkatua ta eitten daue, ezta. Eta orduan eitten zan su bat. Eta handik sue...
-Erreten die erramu zarrak eta...
-Emaztea: Bai, fago-ilddue edo. Hemen ez dot ikusi baiña Angiozarren bai. Fagoilddue edo, han sue hartzen zan, eta etxerik etxe halako... monagilluek edo ibiltten zien ha su bedeinkatue partiduten.
-Kalteik eiñ ezteixen.
-Monagilluek?
-Bai, akolittuek.
-Auzoko umiak ez?
-Ez, kalien eozenak.
-Eta ur bedeinkatua be partidu eitten zan?
-Emaztea: Baitta. Ur bedeinkatua ointxe be badao ohitturie, e. Hor bedeinkaketan danian nik eta etxeko danak, beste batzuk be, botilatxo baten ekartzen da ur bedeinkatua etxera.
-Eta gero zer eitten dozue?
-Ba zeozer premiñie dauenien edo ganauetan edo bota ta. Eta kurtzak bedeinketan die.
-Emaztea: Su bedeinkatua ta ur bedeinkatua hori izaten zan Pazkuetan. Eta horrek konjuruok eta gauzok be orduantxe, Pazkua ostian.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia