Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Igitaiak eta baserriko tresnak. Errementari eta perratzaileak

Igitaiak eta baserriko tresnak. Errementari eta perratzaileak Igitai-klase desberdinak. Hagindunak, garia ebateko. Hagin gabekoak, arbia zatitzeko. Baserriko tresnak Aretxabaletako errementariak egiten zituen. Errementariaren lanaren inguruko azalpenak: burdien gurpilak; baserriko tresnak; abereak perratu, etab. egiten zituen. Arrasateko errementaria ere oso ezaguna zen. Perratzaileen lana egun ia guztiz desagertu da.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-010-024 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Igitai-klase desberdinak. Hagindunak, garia ebateko. Hagin gabekoak, arbia zatitzeko. Baserriko tresnak Aretxabaletako errementariak egiten zituen. Errementariaren lanaren inguruko azalpenak: burdien gurpilak; baserriko tresnak; abereak perratu, etab. egiten zituen. Arrasateko errementaria ere oso ezaguna zen. Perratzaileen lana egun ia guztiz desagertu da.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduan igetei klase diferentiak zeren?
- Maria: Bai, agindunak eta agin bakuak. Garixa ebateko-ta bihe zien aginddunak. Eta arbixe zatiketako ganauei, agin bakuak.
- Igetei ojia.
- Zelan?
- Maria: Agiñik ez eukena.
- Igeteixak non erosten zian, zeiñek egitten zittuen erreminttak?
- Errementarixek Atxabaletan. Mondrauen hil da Mentu…
- M: Ointxe hil da Mentu.
- Ene, zenbat ein ete euen. Hemen errementarixek eitten zittuen. Eta burdixak be, burdi-txirrinkak be, oin gomazkuak die.
- M: Azkenien gomazkuek zien, oin haretxeik be ez. Baiña azkenien zien burdi-txirrinkak, hola mehiek, burdiña aro bat eta egurre barruan, hor gure eskapeian daz lehengo burdi-txirrinkak.
- Eta errementarixa zer?
- Errementarixe? Burdiñie manejetan euen, eitten euen sue, prasatxo hola hauspo zer bategaz, han berotu, emuten utsen, berak gura zittuen figurak-eta, haxe ofiziue daukan gizona da errementarixa.
- M: Atxabaletan be bai, Baiña Mondrauen famosua.
- Atxabaletan euen, Lutxin tabernia egon zan hurrengo atie, bigarren atie. Ganauak perrau-eta, perrak eiñ, eta perrak eittie be...
- Ganauren bat perrau biher ziñuenian, hara eruen bihar?
- Harek euken ganauek altzetako katxarrue, guk oin etxien dauku geuk be, eta beste batzuk be bai, baiña, oin hori kastau zan kalian, baiña orduan hantxe euan.
- Maria: Hemen ezta behirik-eta.
- Orduan basuen euen zeozer.
- Maria: Probatara-ta dabitzenak-ero.
- Horretxek. Horrek perratokixa seguramente etxien dauke, seguru.
- M: Edozeiñek eztaki perretan.
- Probarixak jakingo daue.
- M: Eztot pentsetan. Horrek errementariren bat eukiko daue.
- Orduan erreminttak-eta erostera errementarixana joten ziñuen? Konpontzera be bai? Gauza batzuk etxian konponduko zenduezen.
- Bai, eztauke horreik, aberixa gutxi daukie. Amotzak darenien zorroztu.
- Eta atxurran kertena edo?
- Horrek etxien ein biher.
- M: Eta atxurrak eta gauzak Patrizio Etxeberriai.
- Hari erosi. Eta noizbaitten errementarixek zorroztu be bai. Lehenago burdiñare-hortzak be, burdiñarie zan erremintta bat solue labretakue, hareik be apur bat zorroztu ein bihe zien. Are-hortzak be bai. Ermentarixek itten utsen burdiña-hortza berotu, burdiña-hortza porejenplo eta ha hankatxue mailluaz da!, da!, ha zabal-zabal ifiñi puntie, hobeto labrau deixen, bedarrak hobeto aztertu daixen-ero. Enfin, lehenagoko adelantuok…

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia