Bilboko ibilerak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-010 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Bilboko etxean zegoela, gaixorik jarri eta ezin sendatuta ibili zen denbora askoan. Bilboko kutsadura. Eguneroko bizimodua Bilbon. Tranbian gertatutakoa behin. Zeinuen hizkuntza.
- Proiektua: Deba Eskualdeko Ahotsak - Aretxabaleta.
- Elkarrizketatzailea(k): Itziar Alberdi Bilbao
- Data: 2005(e)ko abenduaren 07a
- Iraupena: 0:02:40
- Erref: ARE-008/010
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Herriko giroa » Baserria vs. Kalea , Lanbideak » Neskameak
Transkripzioa
-Gero ba ni hantxe egongo nintzen, baiña jarri nintzen gaixorik, gripiek ebatu usten eta ezin ezela be osatu, ezin ezela be osatu, eta medikuek esan usten ez baneuen... oingo aldien kontaminaziñue euen, oin Bilbo "artículo de lujo" da. Oso zikiña. Igo zera bai, gu zapatuetan señorita bixok faten gintzen Begoñara mezetara. Mezetara fan biher izeten gintzen, faten gintzen bixok. Bestelakuen, barriz, egunero mezie, egunero-egunero "a San Nicolás de Bari", egunero mezia San Nikolasen. Begoñara faten gintzen zapatuetan señorie ta bixok; handik eskillaratatik gora igo eta faten gintzen. Han mezie entzun, eta gero han aldamenien euen hola kafeterixa bat emuten euena txurruekin txokolatie edo, kafiataesnie edo, zeuk pentsetan dozune, eta hantxe hartzen geuen, señoriak eta bixok hartu zera eta gero poliki-poliki behera. Ze bera bakarrik ibiltten zan, baiña ez zan bestela iñokin eta berba eitteko, eta biher euen, e, interpretie biher euen, interpretie biher euen. Eta baten, akordetan naz, tranbian giñoiezen, eta nik berba eitten nutsen, ba klaro, in biher izeten nutsen. Eta aldemeneko batek, aldemeneko jarritta euzen batek, esaten euen "Qué pena, esa chica tan maja y que sea sorda", neugatik. Nik esan ein nutsen, nik entzun ein neuen eta ba nik esan ein nutsen señoriai zer esan euen; eta bestiak: "No! La sorda soy yo, ésa no, la sorda soy yo!". Klaro, berak ez euen entzuten, eta ezer esan biher euenien, eitten euen altu, ez dakitzu?, "No!, la sorda soy yo; ésa no, la sorda soy yo!".
-Orduan ezzan normala izango pertsona bat zeinuak egiten, hala komunikatzen?
-Eske orduen artien, orduen hasi zan, orduen sordomuduek esaten jaten, artien ez euen eskolaik ez erakusteko eta ezebe. Ha bera aberatsa zan eta, klaro, harek ikesitta euken; nik eztakitt nundik eta nora. Aurrekuek be, nire aurrekuek be erakutsitta euken, holaxe gazteik eruenda erakutsitta euken. Eta neure tia bat egon zan aurretik, nire aurretik, neure tia bat egon zan. Eta fan giñen kasik ezaunetatik ezaunetara, ez dakitzu? Bolibarko bat egon zan lelengo...; ez lelengo neure tia bat, gero Bolibarko bere lehengusiña bat, eta gero Bolibarkua ezkondu biher [...] eta gero pasau nintzen neu.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!