Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Erlijioa eta politika

Erlijioa eta politika <p>Abadeen arteko tirabirak. Gerra garaian, erlijioa eta politika nahasten ziren. Abade abertzaleak desterratuta. Abadearen arreba nolakoa zen. Gizartean eman diren aldaketak: gehienak etxeak errentan zituzten; ezkondu ondoren gurasoen etxean bizitzeko ohitura...</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Abadeen arteko tirabirak. Gerra garaian, erlijioa eta politika nahasten ziren. Abade abertzaleak desterratuta. Abadearen arreba nolakoa zen. Gizartean eman diren aldaketak: gehienak etxeak errentan zituzten; ezkondu ondoren gurasoen etxean bizitzeko ohitura...

Transkripzioa

- Eta, klaro, euren artien be abadie izen arren ikusieziñek eukitten zittuen haundixek.
- Euren artian?
- Euren artien. Ikusieziñek haundixek. Eta ha nazionalistie zala eta zertu euen, desterrau euen engañaute. Ta esan ei otsen, esaten ei otsien juan ein biher dauela, eske kantsaute dauela ta han egun batzuk edo denporaldi bat eitten —Santo Domingo de la Calzadan eukien horrek etxia— eta fateko hara ta fateko hara ta holaxe engañaute fan zan. Eta gero, ba, hak bere ardurak, eta nok akusau euen ta danak ekixan. Harek akusau, berak gure euen hartu hori puestuoi, harek akusau ta bialdu euen Santo Domingo de la Calzada. Eta, klaro, harek ardurak euken, bere ardurak. Eta gure izen euen etorri Bilbora, eta Bilbora etorterako zertu zanien alto in otsien, ezin leikela… Aber zeatik ez bera Bilbora. Eta akusaute euela, nazionalistei lagun ein otsela ta nazional… Baiña berak ez dauela euki holako… berak lagundu otsela, ba, ez daukenai, ez daukenai, pobriai, ez daukenai, berak ez dauela euki zerik… Ez dakitzu? Politika kontuen ez dauela euki distinziñoik. Ba, ez euen zertu. Handik laister haintxe hil in zan erun euen disgustuakin, e! Haintxe, Santodomingo de la Calzadan. Eta panteoia eukien horrek Bilbon eta ez otsien itxi haraxe ekarten be ez! Haraxe ekarten be ez, e! Gero han urtiek pasau ta gero ekarri zittuen hazurrek ekarri zittuen Deriora, baiña haraxe ekarten be ez otsien itxi. Ta ene… gure señoriek… Ba, bat izatekotan, personie zan ona, karitatibie… zenbat, zenbat bider fan nitzen ni hola… zenbat etorten jakon, ba, [aurretik] leetxe jente asko etorten jakon, ba… ez dakitzu? Limosna eske edo, ba, gaizki dauzela, ez daukela pagetako, […] familixie eta milla miserixakin, beti juten zan jentie [hara] etxe haretan. Eta etorten zien eta zenbat bider bielketan nindduen, ba, hillen azkenien edo zera, etxie pagetako ta… Orduen ez euen… iñok ez euken orduen, danak errentan bizi zien! Orduen aberatsak eukien bakarrik zera, etxie. Ez oingo moduen, ba, ezkondu biher dau ta derrigor etxie biher dau bere… etxie? Ez! Orduen zan, ba… Ez euen holako zerik. Ke, ba! Errentan, ta errentie pagetako falta. […] akordetan naz zenbat bider faten nitzen ni; sobretxue emuten osten eta “Entrega en tal sitio”. Ya jakiñien [eingo neuen nik]. Eta zenbat, zenbat… Oso karitatibie zan, oso-oso persona ona, oso persona ona. Ta gero, ba, ni hantxe egongo nitzen, baiña jarri nitzen gaixorik, gripiek ebatu osten ta ezin [ezela be] osatu.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia