Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gaztetan Bilboko etxe on batean lanean

Gaztetan Bilboko etxe on batean lanean Bergaratik Bilbora, Bilboko "Arcipreste Vicario General"aren etxera lanera. Abadearen arreba gorra zen eta Eulalik gorren hizkuntza ikasi eta emakume honi laguntzen zion eguneroko eginkizunetan. Abadea oso gizon eskuzabala. Behar handiak zituzten familiei laguntasuna ematen zien...

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-008-008 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Bergaratik Bilbora, Bilboko "Arcipreste Vicario General"aren etxera lanera. Abadearen arreba gorra zen eta Eulalik gorren hizkuntza ikasi eta emakume honi laguntzen zion eguneroko eginkizunetan. Abadea oso gizon eskuzabala. Behar handiak zituzten familiei laguntasuna ematen zien...
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gero, handik Bilbora. Bilbora fan nitzen gazteik, ba, ikesteko… zera zan, gorra zan, ta ikesteko berai berba eitten, atzamarrakin eskribiduten. Nik ondio be, ondio be, nik eskribiduko neuke. Ondio be ez dauket ahaztute dana. Torpetute bai, baiña ahaztute ez, e? Pentsaizu zenbat urte dien nik ikesi neuela, e! Ta ondion letrak ondo akordetan jat. Ondo, e! Ta egon nitzen ni harekin, ba, gustora. Enee!
- Zenbat urte harekin?
- Ba, hogei urte artien.
- Jesus! Asko…
- Bai.
- Sei inguru?
- Bai. Ta ez nitzen etorriko —“vete a saber” ni nun egongo nitzen—, ez nitzen etorriko ez banitzen jarri geixoik. Ni oso konforme nenguen. Ha zan Bilboko arziprestien —arcipreste vicario general zan— arrebia. Harexeaz arrebiaz egon nitzen. Ta harek euken amistade asko Bilbon. Ta jente asko… Betik bi kriedaz bizi izendako etxie zan: koziñerie ta donzeillia. Baiña gero zelan abadie… Klaro, gerrako kontuek, ez dakitzu? Ba bera ez zan… Oso karitatibue izen biher euen, e! Oso, oso, oso karitatibue. Ni be makiña bat bider fan nitzen pobriei hola etxie pagau ezindde ta sobretxuek entregetan, e? Sobretxuek etxie pagetako ta…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia