Etxe-jabeak; errenteroak
Oraindik ezin da online kontsultatu pasarte hau. Behar baduzu, jarri gurekin harremanetan edo etorri gure biltegira.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-007-026 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:03:45
- Erref: ARE-007/026
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ekonomia eta industria » Lan-baldintzak , Baserria » Baserriko bizimodua » Baserriaren historia eta kokalekua
Transkripzioa
-E rrentia be lelengo garixakin ta gero diruz pagau biher izeten zuan.
- Diruz pagetan jarri zanien gero ondo, ya...
- Errentia garixa bakarrik ala beste jeneron batzuk be bai?
- Bai, beste zeozer be eruan bihar izeten zien. Arrautzak-edo Garizuman edo ez dakit zer, arrautzak, oilluek, eta bazkaixe eukitten auenien oillanda pare bat. Da arrautzak orduen be. Dozenak bat arrautza eta oillandak ez dakit zerendako biha zittuen. Jateko ala eurek jakingo auen, oilluek ipintteko. Oillanda pare bat eta arrautzak.
- Urtero hori?
- Ez auen gure izeten; urtero hori?? Hori urtero izeten zan.
- Eta izentautako egune eukitten zauien hortarako?
- Ba abixau itten auen. Hor izeten zan, nobienbre inguruan izete zan.
- Kapoerik ez? Kapoiak?
- Kaporik ez, kapoiana ez gauen ezautu; dirutan ifinitta euken kapoian zera. Lenao ipini ta harek jarraiketa auen. Zenbat zan be! Errieletan esaten auen gure gizonak. Berrogeta hamar erriel edo ez dakit zenbat. Halakon bat zan. Ta leenao ipiñi hoixe errieletan da ba gero horrek jarraiketan auen. Kapoiek e, ez oiazela kapoiak hazten, lan txarra aukela ta diru pillue bihe zala ta ipinitta eukela.
- Eta dirua atarateko esne saltzetik zuzenketan zan dirua? Dirua be etzan samur egongo orduan.
- Ez hoixe. Nunbaittetik.
- Esniakin-edo?
- Esnia ta, bai.
- Txahalen bat-edo.
- Txahala bai. Txahalak pe egoten zien-ta.
- Txahala ta esnie ta. Gero basuen be lan apur bat itten auen-ta. Egurrek ataraten. Orduen kamioirik ez zan faten, orduen irixekin, gure aitte karreterue zan ta harek egurre ataraten irabazpidia apur bat nunbaittetik jirau.
- Eta hortik eta hemendik.
- Ugazaba nundarra zan?
- Bittorixan bizi zan. Hau zan Arratabe-edo zan. Familixie neskak-edo euki zittuen harek; eta gero ba bi alaba-edo uste dot ziela euki zittuena horrek, Arrataben ze horrek. Enda gero apellidua kanbixau in zan, gero fan zan eta gero zea, Otazu. Oin euki doune guk. Hori bestioi Arratabe lehenaukua, nik haregaz ez dot ezeutu.
- Asike gure etxie erosi zanien Otazuri erosittakua. Horrek hiru, hiru jaixo zien, hirukixek-edo. Eta hango bat zan gure zera. Inazio-edo izan biha auen izena. Inazio uste dot.
- Hemen Atxabaletan jaixo zien horrek, ezta?
- Jaixo? Bittorixan. Bittorixan jaixo zittunan horrek. Atxabaletan hor euki auen etxe galanta. Gero hor egoten zien udan-ta, egoten zittunan.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!