Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerra ostea: errazionamendua; errotak itxita

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra osteko egoera. Errazionamendua. Garia entregatu behar izaten zen. Errotak itxita.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta baserriko jenerua eruan bihar eurei, ezta?
- Ba erun ein biher izete zan, e. Garixe erunda gaz, mordue, e. Burdikara garixak. Etxerako itxi ba gutxi. Razionamentue, honenbesteko bat itxi etxerako bakarrik-eta. Errotak be itxitta egon zien aiketa kartillak-ero zerak iñ arte-ta, gerra ostien egon zan, e, aiketa zera librau artien, e, ezin zertu, euki arren garixe etxien. Holako katxarro txiki bat ekarri euen, moliduteko makiñatxo bat, eta haregaz. Baiña apur bat lakartxue eitten euen.
- Eta emuten ez ebenak, zaindu eitten euen, zeiñek emuten eben eta zeintzuk ez?
- Zaindduko auien, e. Eskaketan e… Eurek pentsaten auena, ba, han hainbeste gari ereitten zala ero, eta handik kalkulau eurek. Ereitten dan dana ondo hartuko balitzake… Eta urteten daben bittartien, bedarrak eta gauzak eta zerak? Eta ereiñ eiñ arren, hartu igual ezta eitten, eta segun ze urte ero zer hazten dan. Bai, bai, burdikara garixak eruen-ta, etxien familixia galanta-ta, gero ogixoi ahal dan lekutik zuzendu bihar. Eta lelengokuen ez zan ogi bia dan modukoik egon be eitten, pelota batzuk arto lakar-lakarrakin einddakuek, hareik garratzak eta txarrak. (…). Arrasatetik, hor Arrasate panederixie euen, da hortik ekarte geuen guk ogixa.
- Artua esan dozu?
- Artue, e, artuekin eindakuek zien horrek bolok. Bola moduko batzuk.
- Razionamentuen emuten euen?
- Ez, bestela egoten zien saltzeko.
- Eta libre euen hori saltzeioi?
- Bai, salduko zittuen horreik. Errotan-ta, Ixinian-ta, urune ta, jentiek, e, ahal dan moduen.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia