Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerrako pasadizoak; hegazkinak, errazionamendua

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Aireplanoak. Mutilak kanpandorrean zaintzen. Gorrien kanoikadak. Gerrako pasadizoak. Errazionamendua.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Areoplanuek atozenian ta, kanpantorrian han egoten zien zain mutil gazte batzuk-eta. Gorrixenak datozela-ta, trotien zerera gordeten elixara. Ni ez nitzen fan beti, e, soldauek be ez zien faten. Esate euen: "Han ni? Barruun ni? Kanpuun ni?" Pasetan doiazela. Bardin dotsela eurei ta. Bertan sartu bonbie ta. Orduen ez zan igual iñor egongo baiña, bat elixara bastante aurrien, altara aurrien, apurtxo bat atzeratxuao, hantxe, sartu euen. Beste bat atien, aiuntamentu parien, hara botaten zittuen ba, zeretik, gorrixek, e, kaiñonazuok… Han sartu euen; atioi eta inguruok, e, zulo ederrak eitten zittuen, e.
- Ze eitten eben, zulua?
- Zuluak, haundixak. Atia apurtu ta lurrien be zulua. Elixan be bai, bankuok eta, zulua be bai ta.
- Non jausiko zan jakin ez.
- Gu ez gengozen urrin. Han goiko kalien be jausi zan beste bat. Harek be zulue galanta ein euen. Gero ikusi neuen. Ein euen zulo zar bat… Personan bat hil zala esan euen. Ate barruan euala jarritte edo, inbalidue edo zala apur bat … Tirue edo, metraillie edo, zerakin, hil ein zala esan euen. Holaxe gerrakuek. Gerra asuntuen, e, tristia. Gero be denporaldixen ba, bata falta, bestie falta, razionamentuek-eta, egon zien makiña bat zer. Razionamentuek: azukarra-ta edo olixue edo, horreik hartzie gura euanai zerak emuten utsien, boniatuk edo. Ha derrior eruen biher, ekarritta eukien eruteko-ta. Geuk ez geuen jan, txarrixek-eta orduen bageuken, txarrixek jaten zittuen. Bai, bai. Zenbat halako gauza. Danak akordetan be ez da samurre oin batera hemen.

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia