Gerra garaian, tabernan lanean
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-006-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Ruben Beitia - Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: ARE-006/003
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Ekonomia gerra garaian
Transkripzioa
- Gero handik be baserrira fanda be egon gitzen. Egun bat ero, jai bat ero. Jaixe ez, astegune zan. Egon gitzen basarrira fanda be. Etxekoandrie kantsauta euan gerra asuntu horrekin eta zerakin; gero ba, han egon nitzen. Ezin zeikien tabernie itxitta euki han. Gero kalera etorri nitzen, etxera hara etorri, ta uezaba-ta. Neu eta beste mutilla be bai, tta. Atendiduteko han. Lana ein biher, bestela ezeuen amediduten tabernie zabaldu ez ezkero, ba, atia zabaldu eta gura dabena eitteko libre eukiko euen, rekisetako ero, edozer gauza.
- Orduan soldau asko ibiltten zan han?
- Bueno…, soldau mord… asko danetakuk. Bajeten zien batzuk, kanbixau, batzuk geraketan zien zerien, eta beste batzuk etorri. Han ibiltten zien hareik, eran-ta, jan-ta, gosiek etorten zienien bokadilluak ero zeozer. Bai-bai, orduen be ba zan, bazan zeozer orduen be.
Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!