Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Baserritarrek elizarekin zuten harremana

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-030 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Abadeari urtero garia, egurra eman behar izaten zitzaion. Etxean hildakoren bat zegoenean, gari gehiago eman behar. Kontsezio egunean, arrautzak eta oiloa. Udazkenean, artoa.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Eta gero abadiai emuten jakon eztakitt ba baserrixetatik, eztakit ba, urune, ogixe eta holako...
-Abadiei emuten jakon garixe urtero, garixe emun biher izeten jakon, eta baten bat hiltten zanien askoz be gehixao, famelixen baten bat hiltten zanien, asko, burdikarie garixe.
-Errezeuengatik edo?
-Meziengatik edo eztakit zegatik izeten zan. Nik eztakit zeatik izeten zan, hori eztakitt. Honbre! Eta gero egurre erueten jakon gaiñera. Egurre be. Azkenengo (...) burdikara bat egur.
-Urtien?
-Urtien, bai ba, erueten jakon.
-Bera berotan egon zeiñ han.
-Hemen, eztakit bestetan, baiñe hemen Kontzeziñotan eureten jakon arrautzak eta oillua. Oillue edo oillandie edo. Edo gero ura azkenien, zela ura azkenien artua hartzen zan, artue eruen biher izeten jakon. Eztakit zenbat anega, hiru edo. Anegak, artue erueten jakon.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia