Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Kaleko, baserriko umeak eta eskola

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-005-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskola kontuak. Baserritarrak, kaletarrak baino gutxiago joaten ziren eskolara; baserrian lagundu behar izaten zuten. Eguraldi txarra zegoenean, eskolara joaten ziren.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eskolara be gehixau kalekuak fango zitzien, ezta? Baserrittarra…
- E?
- Kalekuek gehixau fango ziela eskolara, igual.
- Bai, ba.
- Ta baserrittarrak, ba, betik lan gehitxuau baserrixen.
- Lan gehitxuao eta horrexeaittik… Ni akordetan naz, hemen ni mutikua nitzela, hemen, ba, baserrittarrak, Uzittekuek (Izurietakoak) be, kalera etorten zien, […] Uzittekuek, Daniel ez, baiña Uzittekuek kalera etorten zien, ta hemen Apozetxebarrikuek (Apotzaga Etxebarrikoak) be bai, Apozetxebarrikuek be kalera etorten zien. Baiña horreik, nausitxuok, horko nausixek, edo mutil edo neska, nausixenok, udan eta lana euenien eta bestien, ez zien etorten, gutxiago etorten zien asko be kalera. Denpora txarra euenien […], denpora txarra euenian etorten zien, baiña denpora ona euenien ezin etorri, lana etxien, ittaurrera edo…

Egilea(k): Kepa Elortza

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia