Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Lehenagoko mezak nolakoak izaten ziren

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-004-006 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Abadeak meza jendeari bizkarra ematen egiten zuen. Sakristauaren eta monagiloaren betebeharrak. Nolakoak ziren lehenagoko kontuak.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta abadiek mezie ze emuten auen jentiei begire edo jentiei bizkarra emunde?
- Bizkarra emunde orduen. Ta oin… oin ekin otsen horri, behera begire. Bai.
- Altaran bera egoten zan?
- Altaran sakristaue ta bera.
- Ta abadie…
- Sakristaue aldamenien, monagillue…
- Bat da? Sakristaua ta monagillua bat da?
- Ez, sakristaue gizona edo izeten zan.
- Ta monagilluak…
- Monagilluek mutikuek.
- Ta danak egoten zien hormara begire?
- Ba, altarara begire. Abadie egoten zan aurrera begire. Ta oin daoz, oin behera begire egoten da. Baiña lehenao, ba, gu atzekaldien, [atzera…].
- Ta sakristauen ta monagilluen lanak zein zian edo ze itten euen?
- Monagilluek? Ba, binajerie eruen ta bestie ta… [santuze] zanien zera jaso ta zerak eitten otsen, monagilluek.
- Zer zanien?
- [Santuze], ez dakitzu? […] orduen abadiek, ba, erreberentziak eitten zittuenien harek jaso eitten otsen […], ez dakitzu? Monagillue […] ta zera jo, txiliñe jo monagilluek itten euen.
- Ta sakristauak?
- Ba! Sankristauek be…
- Harek ezer ez? Egon?
- Egon harek, klaro. Monagillorik ez euenien bera [sankristau…] ta holaxe. Elixeko lanak… Holaxe zien, ba, lehenauko kontuok. Diferente.
- Bai, guztiz diferente, e!
- Oin lehendik hona… oin gaztiek-eta diferentzia ona dauke lehenaotik hona!
- Asko kanbixau da…

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia