Kanpai klaseak; antzinako ohiturak
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-004-001 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Maiatzaren seitik irailaren 14ra arte kanpaiak 12etan jotzen zituzten. Larunbatetan, errepikak. Guztiz galdu dira ohitura horiek.
- Proiektua: Leintz bailarako ahozko ondarea
- Elkarrizketatzailea(k): Maider Irizar - Ainhoa Segura
- Data: 2002(e)ko urtarrilaren 01a
- Iraupena: 0:01:30
- Erref: ARE-004/001
- Kodifikatzailea: Itziar Alberdi Bilbao
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Ohiturak eta sinesmenak , Ohiturak eta bizimodua » Erlijioa » Kanpaiak
Transkripzioa
- Maietzien seixen ekin ta setienbrien hamalaura arte joten zittuen sankristauek. Ta oin horrek danok galdute daz. Bai, bai. Auzo danetan joten zittuen kanpaiak hamabixetan.
- Ta entzun ingo zien, gaiñera?
- Bai, bai, entzun itten zien! Hemengo sankristauek akordetan naz zela joten… Ordu batetan, ordu bat… edo… ez, hamabixetan, dangadie joten euenien erlojuek “dan-dan”, hamabixek. Ta gero errepikie joten euen. [Bai, fin joten euen hak].
- Ta hori izaten zan abixua zeoze…?
- Ba, hamabixak ziela, hamabixek.
- Ta errezon bat itten zan hor?
- Ez.
- A! Ez. Bestela?
- Bestela, ba, […], errepikak.
- Ta gero atsaldian be bai, ezta?
- Atsaldien ez, zapatuen joten zittuen errepikak.
- A! Zapatuetan bakarrik?
- Zapatuetan. Bai. Hurrengoko egunien domekie zala ta… Bai, kanpaiek. Leku danetan joten zittuen, e! Oin ez da kanpairik… entzun be ez da eitten! Oin ez… domeketan be… Lau… Lau hillebetetik behin toketan jaku guri hemen auzuen ta, ba… Domekan, gaiñera, errepikarik ez. “Daun, daun” jo ta, ba, aide. Baiña orduen mezetara kanpaiekin ta danakin. Beste zer bat auen orduen; ez dakit, ba, zer, usadixo horixe.
Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!