Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Neskame Donostiara

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-017 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Neskame joandakoa Donostiara. Oñatira ere neska asko joaten ziren neskame; aberats asko zeuden.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Zu zeu be kanpuen ibilittakue zara krieda…
- Bai, neu be […] kriada ta…
- Baserrin baten ala…?
- Ez, baserrixen ez! Ez, ez.
- Kale-etxen baten?
- Bai, Donostien ta…
- A! Donostien?
- Etxeko lanak itten edo…?
- Bai, etxeko lanak itten.
- …ume zain ala zela?
- Donzella, etxeko lanak itten. Ordun aberatsak diru gutxikin ondo bizi zien. Diru asko… Orduen, ni krieda egon nitzen lekuen be, ba, lau kriada-edo han egon gitzen ta hiru edo lau [azen] bakarrik baiña holaxe zan. Dana orduen eskuetan ein biher izeten zan […], erropie be eskuetan garbittu ta… Bai, bai. Ez auen oingo moduko adelantuik eta! Bai. Holaxe.
- Eta fan zitzen gazteik fan zitzen?
- Kriada?
- Ez, ez. Ni gerra-denporan, gerra […] fan nitzen ta, ba, gero, atzera gerrie akabau baiño lehen etxera ekarri [ninduen] ta, ba, holaxen.
- Zer zan hobia, hango lana ala baserrikua?
- Ba! Baserrixen gustora faten nitzen! Etxien…
- Etxien gustora…
- Bai, ba! […] beste libertade bat egoten zan ta. Bai.
- Han iñon mendian…
- Bai. Lanien [han] in biher izaten zan. Oñetin be makiña bat egoten zan ordun kriau, aberats asko euen Oñetin be. Hemendik neska asko faten zien Oñetira krieda. Bai. Oñetin aberats asko euen!
- Bai, egongo zan, kalian-edo igual…
- Bai, kalien. Bateko medikuek eta besteko ez dakit zertzuk eta… aberats asko.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia