Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gerra kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-003-002 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Frontea. Jatekorik ez. Ihes egiten zutenei garia kentzen zieten.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Orduen, hemen nazionalistok eta gero Galartzan...
- Bai, bai. Galartza aldien gorrixek [egon zien]. Bai, esaten euen, bai. Handik, Urkiola aldetik, etorri zien. Gero, jana be ez auen, gero dana gastau zan... Artien be ekarten auen zerbait baiño gero atzera abanzia fan zanien, gero atzera janik ez zan egon. Garixek eta, ba, baserrixen garixe [joten, ekarten] zan, baiña gero maietza alleaten zanerako be errotak zarrau eitten zittuen eta, ba, baserrixen geuk be [sekretako] holako makinilla txiki bat zertu ta, ba, hareaz jo garixe. Ta, ba, baserrixen ogixe-ta eitten gittuen. Ta holaxe. Holaxe zan orduko gauzak.
- Baserrixen, behintzat, zer jana egongo zan, ez?
- Bai, baserrixen zer jana bai, baiña entregau ein biher izeten zan [garixe].
- Entregau zenbat eitten zan?
- Ba, [esaten ebena], zela toketan zan; baserrixe zelakue zan. Haixe. [Holaxe...]. Ta gero, gorrixek zerera fateko, azkenengo egunetan larri [ebitzenien] Bizkaira fateko, baserrittar [asko] garixa kendu otsen. Asko automobillaz etorri, [...eitten auen] kamiñue akabau barrixe ta, ba, garixek be eruen euen Bizkaia aldera. Larrixe jentiek. Ha txarra zan gerrie. "Buuu", barriro ez deilla etorri gerraik.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia