Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Arrasatera esne-saltzen

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-001-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gerra aurretik Arrasatera joaten ziren esne-saltzen astoan.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gerra aurretik Mondraure eruten geuen esnie.
- Bai, Mondrauera.
- Bai. Honek be bai ta ni atzenengo neu ibili nitzen gerra-aurretik. Gerrie urten auenien neu nebillen.
- Astuen esnie eruten?
- Astuen.
- Astuen bai.
- Bai, astuen, gaiñera, ba... ba [ez zien] orduen oin beste, oingo beste, zera... Oin ehun litro ta berrehun litro ta; orduan, ba, lau behi edo [gura auena], eta orduen esne gutxiao emuten euen.
- Bai, ba, bataz beste astien, bataz beste, ba, hamasei bat litro etxe bakotxeko, inguru horixe ibiltzen zan. Hamasei, hogei...
- Etxe bakotxeko. Ta, klaro, etxekuek eta aldamenekuek eta bestienak, ba... Ta eruen ta erute alde zeozer bestiek pagetan [deutsu]. Ez dakit ze, gauza haundirik ez zan pagauko, baiñe. Ta gero, han bezeruek, bezerixek egoten zien. Ta han errepartidu ta... Ta horixe. Gero ez. Gero mojetara [...] han ez; [harekin] lek batera "braust!" hustu ta trote! Ha, bueno! Bihe... lan gutxiao.

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia