Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Gaztaina-zuriketa

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-001-013 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Gaztainak. Domu Santu Egunera arte, egosiak jaten zituzten. Hortik aurrera, erreta. Gaztaina-zuritzea, lan nekeza. Gaztainak koskol eta guzti gordetzen ziren. Urtean behin eragin egiten ziren, lizundu ez zitezen. Gaztainak eta berakatz-salda.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta gaztaiña-denporan gaztaiñak be jango zittuen, ez?
- Pu! Gaztaiñak?
- Gaztaiñak?
- Asko?
- Gaztaiñak Domu Santuek artien egositte, ta handik gero erreta [gaztan-berdie].
- Domu Santuek allegetako desietan gaztaiñak ez zuriketaarren; bestela haik gaztaiñak hagiñekin zuriketan gittuen.
- Hagiñekin zuriketan gittuen, ta hak ahuen zera...
- Latza...
- Latza izeten zan. Ta [...], ba, mordue zurittu bihar. Ta mutikuek-eta, ba, gaztaiña-zuriketan; [...] gabien afaittarako-ta holakotxe lanak. Ta ahue dana zertute. Joe, gaztaiñie...! Ta, gaiñera, gaztaiñie zenbat eta sikuau ta gatxau zuriketako. Freskue lehelengotan, ba, samurrao, ta "da!", baiñe gero apur bat siket...
- Bueno, gero, gerora be egoten zien gaztaiñie ha koskolien ekarten zana...
- Ha [holan] hor eukitta [...]...
- Barrura sartzen zan.
- Barrun sartzen auen. Ta, hola, holakotxe maillie egoten zan.
- Zera, holakotxie.
- Koskol ta guzti?
- Koskol ta guzti, klaro!
- Koskolak konserbau eitten zittuen.
- Freskurie, bestela gaztaiñie segiduen siketen da.
- Ta urtien behin-edo buelta be emuten otsien, e!
- A! Bai, zertu deixen... Lizundu ez dain edo.
- Lizundu ez dain edo.
- Bai. Eta, klaro, egunien biher zauena, egunien biher zauena, ba, [han eskuariaz] fan ta "da-da-da!", [eskuariaz] jo ta alia atara, ta egunien biher zauena hartzen zauen, ta gero gaztaiña-koskola [horra, larriñea]. Hor, larrien hor egoten zien gero sahatsa eitteko edo [kortako...] esaten jakona-ta eitteko ta... Horra atara koskola. Ta egunien biher zan gaztaiñie apartau koskoletik eta... Ta Domu Santurarte egositte ta gero erreta jo-ta tiro baten!
- Gaiñien berakatz zera, berakatz-saldie.
- Berakatz-saldie.
- Esnie saldu eitten zan ta!
- Onbre! Esnie ta arrautzak saldu!
- Klaro...
- Ta mutikuek, mehiek mutikuek!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia