Aretxabaleta (Gipuzkoa)

Eskola kontuak

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARE-001-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Eskolan zer ikasi zuten. Irakasle gogorra izan zuten. Zigorrak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Ta Garagartzan zertzuk ikesten zittuen han eskolan?
- Zertzuk ikesi?
- Bai. Han problemak-eta zueik be?
- Bai, bai, bai. Bai. Problemak eta. Ona zan, e! Gu ikesten baiño hobie. Bai. Ha... lehelengotik hasi ta zera. Joe, ni bederatzi urteaz fan nitzen ta katonien hasi, edo kartillan. Kartillaik-eta ez dozu jakingo... Lehenengo liburua: a-e-i-o-u. Ez dakitzu? Ordura arte batien esnie eruen Mondraura ta hola ibilitte.
- Ganau-zain ta...
- Bai, ganau-zain ta hola. Ta faten naz ta [honei Santa Agedakuoi] tokau umetatik [Arantzakua] bertako jentia umetatik fanda, ta haik holako mutikotxuek ta ni holako mutikotzarra ta kartillan a-e-i-o-u. Ekixok handik gero! Ba, hangotxe eskolie ikesi geuen, besteik ezebez. Ta han ibili gitzen.
- Baiña ya maistro... ha... esaten euen ona zala.
- Joe, gogorra zan, e!
- Bai? Gogorra zan?
- Bai, baiñe erakutsi be bai, e! Dio!
- Erakusten ona zala. Bueno, onbre!
- Baiñe partidu be bai, e!
- Partidu be bai?
- Partiduten zittuen.
- Bai, e?
- Ta jentie be bai okerra, e! [...] Santa Agedarrok eta Garagartzarrok majadero batzuk...! Ta ipini belaunbiko ta liburu pare bat edo hiru bat ifini hola, ta hola jaso ta hola eukiten zittuen hak, e! Ha egon ein biher zan hola, e! "Más arriba" esanda.
- Harek han kantsaute, e! "Gorao" ta benga ta...
- Ta partidu zelakuek? Letxe! Ha ona ha!
- Baiña ha euskalduna zuan!
- Joder euskalduna, hemengotxie; Larriñoko edo... izetez Jauregi horkue da, nunbaittekue horkue da Larriñokue edo...
- Jauregi zuan ha, e?
- Jauregi da bai, Jauregi.
- A! [Ama] Atxabaltako alkate egon zanan zera orduan...
- Aitte!
- Aitte!
- Pedro Mari ta...
- A! Ya, ya, ya... Gerra aurretik alkate egon zanan aitte.
- Aitte bai, Pedro, porterue izen zan Atxabaltakue.
- Joño!
- Bai.
- Ta semie be zeueaz eskolan, ez?
- E?
- Semie be han abillen eskolan zeuekin?
- Semiek bi, bi, ta alaba bi be bai.
- Alaba bi be bai?
- Bai. Ta Modesto gerra-denporan hil zan. Modesto zan, ni baiño urte bi zaharraue zan. [...] zerien, problema bat ipini otsen tablerue izeten zan zer baten, horman, horman baltza, ez dakitzu?
- Tablan. Tabla bat baltza, ez dakitzu? Ta han tiziaz...
- Bai, tiziaz, klarionaz.
- Klarionaz, harekin...
- Ta dda! Ez utsen ataraten; [fan ta] hari emun otsen emutekuek semie izanda! Holakotxe belarrixek gorri-gorri-gorri eindde. Partidu? Bai, horixe!

Egilea(k): Aintzane Agirrebeña (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia