Berastegi (Gipuzkoa)

Maisu onak eta bera gaixo

Maisu onak eta bera gaixo <p>12 urte zituela hankatik operatu behar izan zuten eta urtebete gaizki pasa zuen. Garai horretan Iru&ntilde;eko maisu ona egon zen eskolan. Flora ere maistra ona zen eta etxean klase partikularrak ematen zituen.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan BRS-020-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

12 urte zituela hankatik operatu behar izan zuten eta urtebete gaizki pasa zuen. Garai horretan Iruñeko maisu ona egon zen eskolan. Flora ere maistra ona zen eta etxean klase partikularrak ematen zituen.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Geo, pues ni hamabi urte nittula, gaixo geldittu nintzen, hezurre daiñatu, hankeko hezurre, eta operazio txarra in ziaten. Garai hartan ezen adelantoik ez, penizilinaik ez zan arten ta; “guerra europea” ai zula zan... beste, bai, milla ta beatziehuneko berrogeita laugarren urten. Ta urtebete pasa nun gaizki ta orduntxe zan maixu politte hemen, Pamplonako bat, Jose del Hoyo, ta bastante saiatzen zana. Ta ni gutxi ibili nintzen harekin, pena earra eukitzen det, baiña gutxi ibili nintzen. Gaiñekoan ikasteko motiboik ezer ez.
- Bestela Flora horrekin ikasi zendun gehiago orduan.
- Florakin, ikasi genduna Florakin ikasi gendun.
- Ta esan dezu lehen kenduta zeukala titulua, ez?
- Titulue bazun.
- Nazionalista zalako?
- Nazionalista zalako plazaik gabe geatuta zegon, eta bere anaia zegon hemen sekretario: ta hoik, berriz, frankista amorratuk zien, ta hue nazionalista zalako plazarik gabe geratu ber. Ta Etxabe, Etxabetarrak. Ta, pues, holaxe.
- Ta bere etxen ematen zittun klasek?
- Bai, bere etxen. Oain farmazia dagon etxen goien bizi zien ta han ematen zun eskola. Ta ba bi habitazio mahiekin ta banketakin jarri ta dena beteta. Geo illoba ere bazun, Amalia o... Gaztegoa zan baiño ez zan hola diferentzi haundie... ez dakit, illoba esaten zun zala ta hue ere titulua zuna. Ta bik aitzen zien, gaztegoakin ta zaharragoakin ta. Baiño joe, hala pues haik harrapatu izan bagiñun guk beatzi-hamar urtetan, eo zortzitan eo, ta bi o hiru urten ikasiko gendun zerbait geren kaskagorren. Baiño, ezer ez.
- Eta ordaindu itxen zenduezen klase horrek? Ordaindu itxen zan? Florari ordaindu egiten zenioten?
- Bai, ordaindu itten gendun. Uste det hillen hillen bostna euro eo... ordaintzen Flora horri. Oain bestek’e zeozer eman itten zitzaien ta zeozer laguntzen zitzaien maixuei, baiño balio ez zuenak zien asko.

Egilea(k): Eider Etxeberria (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia