Arbizu (Nafarroa)

Txerria hazi

Txerria hazi <p>Txerriak hazteko, ezkaratzean ematen zitzaien jana txerrikumeei. Bezero batzuek gaua tabernan pasatzen zutenak eta harritu egiten ziren hainbeste euli ikusita.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARB-009-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Txerriak hazteko, ezkaratzean ematen zitzaien jana txerrikumeei. Bezero batzuek gaua tabernan pasatzen zutenak eta harritu egiten ziren hainbeste euli ikusita.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Txerriyek hazitzekuan da, basuan egoten zien ta gero ekarri egiten zien, ezta?
- Bai.
- Ta gero hemen ematen zenien....
- Gero itxen.
- ... arbiyek eta...
- [Pentsa ezazu], hazitzen zen orduan euliye, mmm, alegiya, "por carros“!
- Euliye.
- Txanda batian biajante bat etorri omen zen gure etxea ta, gure amak [...] gizon hori, ta gora etorri zen. Euliyek eskaratzien [...] eta euliyei gizon hura pasien ta, "bruu“ jasotzen omen zien, ta "Jesus! hor zion, ba, oain´e gizon hori“. [guri zeatzen ez...] ta bera pasatzian, "bruu“ jasotzen omen zian.
- Euliya asko orduan.
- Euliya kantidadia.
- Ta barretik-eta jende asko pasatuko zan, ba, hola, kanpoko jendia ta?
- Bai, beti ezautu dugu jendie, oai ta... Oai´e bastante [darabigu] ta, beti, beti jendia.
- Ta euskeraz, euskeraz zakittenak ta euskeraz ez zakittenak ere pasatuko zian...
- Baaa... bai, ta zenbat kastellano sortuko zen? [...] euskeraz dena.
- Bai, euskeraz dena.Ta bazkariek ematen zenittuen... Bazkaiek eta...
- Bai, bazkaiek. Afa... hombre, bastante [guatzik egiten giñuen].
- Guatzik ere bai...?
- Gure amak jarriko zittuen guatzik, baitta ez dakit nun ere,... bai, bai.
- Lo egiten gelditzen zien.
- Lo egittea, bai, bai.
- Posada bezela edo?
- Hori da, bai.

Egilea(k): Agate Arregi (Hernani BHI) , Nahikari Sanchez (Hernani BHI)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia