Aramaio (Araba)

Andreak etxean eta kanpoan lan

Andreak etxean eta kanpoan lan Gizonak egin ohi zituen indarra behar zuten lan gogorrak. Andreak egiten zituen etxekoak eta baratzekoak. Baina andreak beti laguntzen zuen kanpoko lanetan ere: jorran, belarretan eta abar.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-117-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Gizonak egin ohi zituen indarra behar zuten lan gogorrak. Andreak egiten zituen etxekoak eta baratzekoak. Baina andreak beti laguntzen zuen kanpoko lanetan ere: jorran, belarretan eta abar.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Eta ama eta aitte ikusitte, zeiñek euken lan-karga haundixaue orduen?
- Lan-karga haundixaue? Zela lan karga haundixaue?
- Ba, lan, e.. Eztakit, ba, egunian ziher lan gehixau edo bixek... bakoitzak...
- A, ez ez, amak jaukenan bere lanak eta aittek bere lanak. Aittek, ba, baserriko lanak, lan fuertiek-eta, organizau ta ein, aittek. Aitte langille fuertie zonan. Ta ama, ba, ama zonan, ba, beti etxeko lanak: etxeko lanak iñ eta, ba, bazkaixe preparau eta, ba, oilluek eta bere… beste lan... etxe inguruko lanak.
- Familixie amak.
- Familixie amak, bai
- Hori baserri danetan zan holan, ez?
- Bai, bai, bai…
- Emaztea: Bueno, andriek asko konpartitzen auen gizonaz e? Soluen ta… asko.
- A, bai, bai. Hazixek ifini biher zienien ta arto jorran eta...
- Emaztea: Bai jorran, bai miezketan... [...] zan goldan ta ganauen…
- Bai, bai, bai, soluen, ba, soloko lana euenien, andrie beti ta landan bedarrak erretiretan eta hor lanetan bai, bai…
- Andriek, andriek lan asko itten euen.

Egilea(k): aitanaperezz

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia