Aramaio (Araba)

Anaia ganaduen askapean ezkutatuta

Anaia ganaduen askapean ezkutatuta Tia-abuelak ez zekien erdararik, eta falangistek galdetu ziotenean "aquí hay rojos?" buruarekin baietz egin zien. Angelen anaia Florian ganaduen askapean ezkutatuta egon zen, etxea arakatzen zuten bitartean. Ohituta zeuden soldaduak ikusten, milizianoak egunero-egunero egoten baitziren gosaltzen. Teniente batek gomak ematen zizkion tiragomak egiteko.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-117-005 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Tia-abuelak ez zekien erdararik, eta falangistek galdetu ziotenean "aquí hay rojos?" buruarekin baietz egin zien. Angelen anaia Florian ganaduen askapean ezkutatuta egon zen, etxea arakatzen zuten bitartean. Ohituta zeuden soldaduak ikusten, milizianoak egunero-egunero egoten baitziren gosaltzen. Teniente batek gomak ematen zizkion tiragomak egiteko.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Abanzie egon zanien Kurtzetatik, horreik etorri zittunan, ba, milizianuek jazanan hor eta haik takarraran pasau zittunan hor, lehelengo, gure etxe ondotik beherutze. Eta gero etorri zittunan horreik falangistok, haren atzetik. Eta, hori, tia, jabillenan erropie garbiketan fregaderan. Eta gorra jaukanan harek, haundixe jaukanan gorra, eta erderaz be harek ez jakixanan ezebe, gurien amak eta asko ez, baiñe harek gutxiau. Eta hareik preguntau jutsenen handik: “¿Aquí hay rojos?”, esan jutsenen, “¿Rojos, aquí hay rojos?”, eta bestiek buruaz itten jutsenan holan, baietz. Ez jonan entzuten ezebe, buruaz holan. Eta, jode, bota atioi eta etxie erregistetan, dana, etxe guztie erregistau junen. Eta hori, anekdota bat ordukue. Horreaz akordetan non.
-Gordeta egon zitzen,ez? Edo kortan gorde in zitzen?
-Ez, ez. Kortan gorde zonan, askapeien gorde zonan Florian. Ha ni baiño nausixaue zonan eta, nik gerra denboran, orduen eukiko nittunan bost urte edo, bost urte eukiko nittunan, eta Florianek, ba, hamazazpi, ha ya mutil nausitxue. Eta egon zonan kortan aska azpixen gordeta egon zonan hareik etorri zienien.
-Izengo zan, bost urtekin, inpakto... hori holan ikustie soladauok sartzen eta.
-Bueno, bai, inpaktue bai, baiñe lehen aurretik be beti egoten zittunan, han egun gehixenetan egoten zittunan, ba, milizianuek armozten, morokille jaten eta holako gauzak itten egoten zittunan. Akordetan non, bat zan han teniente-edo itten auena, Koipe, eta harek ekarten usten honeik gomok, ibiltten zittuen hemorragixak eta lotzeko, ez dakitzu? Tubozko holako goma batzuk, holako tamaiñoko batzuk, eta tiragomie eitteko emuten usten hareik. Eta eukitzen zittuen harek katiuska elegantiek euken harek, narruzkuek. Eta ni mahaipien, haik armozten dazela hari katiuskai begire ibiltten nitzen.

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia