Aramaio (Araba)

Berriotxoaren bizitza kontatzen zien amak

Berriotxoaren bizitza kontatzen zien amak <p>Ipuin askorik ez zen entzuten etxean. Amak gehiago aitak baino. Antonio (Balentin) Berriotxoaren bizitza kontatzen zien liburu batetik.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-117-003 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Ipuin askorik ez zen entzuten etxean. Amak gehiago aitak baino. Antonio (Balentin) Berriotxoaren bizitza kontatzen zien liburu batetik.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Etxian ipuinik-eta kontaten zan?
-Etxien ipuiñek? Ipuiñek ez. Orduen eitten zan etxien errezau asko ta lana gehixau.
-[Kontatzen otsuela] lau-bost-sei urtekin.
-Ba "Atxia mutxia" ta holako kontuok, holako kontu batzuk bai.
-Eta zein izaten zan, ama ala aitte?
-Aittak gurien kontu gutxi, amak gehixau. Amak kontetan joskunan, badakin zer? Antonio Berriotxoan bizimodue. Jaukonan haren liburue, eta ha liburue leiduten jonan eta haren bizimodue kontau joskunan beti. Zela harri gaiñien lo eitten auen, zelako erresaixuak errezaten auen, ta zenbat gauza eitten zittuen. Hoixe, holako gauzak.
-Zure amak leiduten jakitzie orduen... Nun ikesi auen?
-Etxaixanat. Harek leidu ba justuen, eta hori liburuoi jaunan euskeraz, eta oindion be eongon Aldekon hori, holakotxe liburutzarra. Antonio Berriotxoan bizimodue.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia