Bergara (Gipuzkoa)

Angiolilloren urkamendia Bergaran (1897)

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu: ahotsak@ahotsak.eus

Amandrearen inguruko kontuak. Esne-saltzen ibiltzen zen. Urkamendiaren inguruko azalpenak. Hilarik ama Mendiolakoa zuen (Eskoriatza).

Transkripzioa

Nere amandria bisabuela zan Larrañaa Handiko alabia, Bergako Larrañaa Handiko alabia, eta Larrañaa Handittik orduan be..., hamen guretan ez ei zan saltzen esneik, pentsau bez, baiña Larrañaa Handittik eta bai. Marmitta eskuan eruten ei eban. Ez aban erungo esne asko, baiña egunian-egunian esniakin kalera bera. Ta berak ez dakitt hamazazpi edo hemezortzi urte. Ta esan ei eben esne-bezeruak eta, hola jun zienian esan ei eben: "Gaur, badakizu gaur edo bihar ze funziño edo ze ikusmira daon Begaan?". "Ta zer dao ba?". "Urkamendixa". "Ene, urkamendixa dao?", ta "Bai". "Ze ordutan?". "Atsaldian". "Etxian lagatzen ba doste neuk be etorri bihar dot". Ta esan ei otxen etxian, ta esan ei otxen: "Kontuz ibilli hari, gero batzui ez ei jakone ondo jausten eta". "Ez, juan bihar dot ba!".
Ez dakit bera bakarrik izan zan, bera bai behintzet. Goiko Plazan, juzgauan aurrian, altura haundi baten kolokauta ei euan sillioi bat, silloe edar bat, eta haraxe ekarri ei eben kotxia landuak, horrek lehen kotxe brillodun horrek, kotxe landuan, eta jesuitten jantzixa jantzitta, eta danen publikuan abadia plantau ei jakon konfesau edo, beran asoluziñua emon edo, eitteko edo ta. Euzkan sekretuak, bueno, euzkan gauzak ta damutasuna ein eta oingo moduan esplikau ei otxan, ta berak zela jangoikuai kontu emon bihar ei otxan, abariak esan ei otxan. Eta ezetz, ezetz, ezetz. Haura baiño lehen bera joiala bai, eta berak emongo otxala jangoikuai kontua.
Ez bereinkatu, ez konbertidu, ezetara be. Ta halaxe jaso eta plantau ei eben. Esplikaziñuak eta bere orduak danak aillegau zienian, bat ez ei euan iñun, dana begi-bista guztia teillaturaiño ixota jentia!! Baiña ze jente ei euan...! Ta ordenia emun otxanian, borreruak tornuan uhela ipini lepotik, tornuai emun buelta, zela itto eben. Hauraxe ei zan urkamendixa. Zela mihiña paparrian behera atara aban. Esplikau? Ta hori nere aldian graziosa. Hori nere amandria bisabuelak, Larrañako alabiak. Ta sekula etxakola damutu. Ba ei zan, esaten eban harek, sei hilddakua; esaten eban, ta gaiñera gizon haundixa.

Egilea(k): Juan Martin Elexpuru (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia