Aitarekin etxean asko ikasitakoak
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 19a
- Iraupena: 0:01:24
- Erref: ARA-112/005
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola , Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Etxeko giroa
Transkripzioa
-Eta ze ikasi zeuein edo zeueik zelan ikasten zeuein edo, liburuek eta nundik… etxetik erueten zeuein?
-Mari Jose: Ez, bertan. Batzuk bertan emuten zuskuen eta beste batzuk etxetik, etxien erositta erueten zeuan. Baiña klaro, pasatzen zana, etxien ez auen diruik liburuak erosteko eta, ba…
-Liburu barik?
-M.J.: Liburu barik.
-Kuadernuak eta lapitzak eta?
-M.J.: Ba, horreik, batzuk emuten zien eskolan eta beste batzuk etxetik eruenda.
-Rosalia: Eskolan pizarrie.
-M.J.: Hoixe!
-R.: Borrau eta… pizarrie.
-M.J.: Besteik ez auen zerik.
-Eta zuek zelan ikasten zeuein numeruek eta. Abakuekin edo buruz edo zelan?
-M.J.: Buruz be bai eta, bestela, hola marra batzuk eindda eta, ba holako zerak.
-R.: Guk geurien aittek eskola asko euken eta asko erakusten uskun etxien. Baiñe eskolan ikesitte bapez iguel e!
-M.J.: Etxien aittak bai, amak ez. Amak ez eukan eskolaik. Baiña aittak bai, aitta…
-Bizkaittarrak orduan…
-M.J.: Bai, harek eskola ona zeukan. Garagartzan ikesi zeban harek, eta ez dakit zenbat diploma eta emundakua, hartutakua zan eta… berak…
Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!