Txakur handi bat entregatu behar eskolan.
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-112-004 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
Gureia auzoko eskolan ibili ziren biak. Etxeko lanetan lagundu behar izaten zuten, eta ez ziren beti joaten eskolara. Maistra eibartarra zen; erdalduna. Eskolan euskaraz hitz eginez gero, txakur handi bateko multa ordaindu behar izaten zuten. Ikasleek bata besteari pasatzen zioten txakur handia euskaraz eginez gero.
- Proiektua: Euskal Herriko Ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2010(e)ko maiatzaren 19a
- Iraupena: 0:02:33
- Erref: ARA-112/004
- Kodifikatzailea: Ainitze Oruesagasti
- Gaia(k): Euskara » Euskararen egoera , Ohiturak eta bizimodua » Hezkuntza » Eskola
Transkripzioa
-Eta zer kontaitten dostazue, eskolan nun ibili ziñain, hamen auzuen edo…?
-Mari Jose: Hamentxe, bertantxe, auzuan. Denborie zauenien, oseake, etxien lanik ez auenien, faten giñen eskola. Eta etxien lana zauenien, beti zauan lana, eta ba… eskola gutxi, justo-justo.
-Rosalia: Bapez eskolarik.
-Maixue nungua zan edo goguan daukotzue? Maixu, maistria edo…
-M.J.: Maistria, bat Eibarkua.
-R.: Bai, nik hasi eta akabau haretxeaz in neen-eta! Besteik ez neen ikusi.
-M.J.: Nik besteik ez naiz gogoratzen. Haura, eta gero beste bat be bai, baiña haren zerik ez daukat.
-Euskalduna zan eibartarroi?
-M.J.: Ez, ez, ez!! Jolin! Euskeraz ez auen eitten. Euskeraz eitten giñuenien, txakur haundixa kentzen uskun, multia. Eta klaro, etxien diruik ez auan eta ha zan larrittasuna! Zela, txakur haundixe zelan eruengo ete zan. Etxien ba, etxien esaten giñuen eta, ba, bueno, aittak edo amak beti emuten zuskuen eta eruen. Baiña nik haura ikusi neban kastigu bat bezela. Eske, kastigua zan, ahi está, besteik ez eukan zerik.
-Beste leku batzutan, Oñetin eta, egurra emuten euen, baiña…
-M.J.: Uf! Egurrakin ixilik itxiko dou /itxikou/.
-Osea ke umiek eskolaa fatie gura ez. Erderaz jakin ez eta euskeraz ein eta kriston palizak.
-M.J.: Klaro, hamen be hola…
-Hori txakur haundixena, zer itten otsuen, euskeraz itten zeben bakoitzien ala euskeraz itten bazeuein hurrengo egunien…
-M.J.: Azkenengoko momentuan, igual baten batek etorri eta “hi, borragomia badaukak, badaukan edo badaukotzu”, eta ba “bai!”, igual konturatu barik, eta “aiba txakur haundixe”.
-R.: Etxera eruteko txakur haundixa...
-A txakur haundixena, zera, pasaitten…?
-R.: Pasau eitten zan.
-M.J.: Klaro! Klaro!
-R.: Eskolan bertan itten auenien pasau itten zan.
-M.J.: Klaro.
-Nere ama, enkanbio, Arantzazuko fraidiekin ikasi eben harek, eta haik, ziritxo bat emuten otsan, maistruek emuten otsan euskeraz itten auen lehenenguari ziritxo bat, egurrezko ziritxo bat, eta harek, zeueik txakur handixena itten zauiena, holaxe pasaitten. Baiña haik azkenengo eguna, osea, eskolako, eguneko eskolak akabetan zirenian, makillie eukenak, zirixe eukenak palizia.
-M.J.: De todas formas, dana zan egurra ta!
Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!