Aramaio (Araba)

Eskekoak

Eskekoak <p>Etxerik etxe ibiltzen ziren eskaleak eta ijitoak. Behin ijitoek akabatutako txerrikumea eraman zuten zulotik aterata. Bazen bertako eskeko bat, "Lionatxo"; saskitxo bat besoan zuela ibiltzen zen egunero eskean. Hark ekartzen zituen notiziak.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-101-021 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Etxerik etxe ibiltzen ziren eskaleak eta ijitoak. Behin ijitoek akabatutako txerrikumea eraman zuten zulotik aterata. Bazen bertako eskeko bat, "Lionatxo"; saskitxo bat besoan zuela ibiltzen zen egunero eskean. Hark ekartzen zituen notiziak.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Kontaizu hori. Zelan, zelan izeten zan hori eskekuena?
- Ba, horrek eskien... eskien etorten jatzun bihar, lanik ez zeukenak /ezeukenak/ eta janik ez zeukenak /ezeukenak/... etxeik etxe etorten jatzun. Ta etxen, ba, emoten utzezun edo ogi zati bat edo hurrengo ijitanuk etorten zienien biher izeten euen urdaixe ta holakuk eskaketan utzuen. Egun baten, gurien urte baten, txarrikumie hil zan. Txarrikumi hori. Ta txarrikume hoi enterretan dabitzela etorri zan ijitanuek. Ez tuzien izten hemen ijitanuei egoten, baina pasaran baten egoten zien beti. Egon, ez. Pasuen. Ta txarrikumi hoi enterretan dabitzela, haber txarrikumie enterrau... Ta berez hil zala. Ta txarrikumie... Ata txarrikume hoi ta erunen txarrikumi hoi jateko! Zulotik atata!
- Eskekuek lo ta itten ebien bertan edo?
- Beti topeta euen tefananan bat edo... Hemen ez naiz /enaz/ ni akordetan... Ta gero, bertan euen Lionatxo, andratxo bat... Ha egunero ibiltzen zana Aramaixo guztin eskien. Zestotxua hartu bere besuen ta harek ekartzen zittuen notizia guztiok. Kalien bizi zan. Matxinkalien bizi zan andratxu hoi. Ta zestu hoi, beti ogi zatiz beteta. Emoten otzazun, ba, ogi zati bat edo nik ez dakit zer emoten otzien... artaburuk be iuel... Ta holakotxe zerak batzen zittuen. Arrautzak emuten botzazun... ta zera eruen ta saldu... ta baiñe arrautzak noberak be biher izaten zittuen denda eruen ta ardau apurttu bat eta azukarra ta olixua ekarteko. Aber nundik bestela!
- Ze itten zan? Trukie...
- Honbre...

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia