Aramaio (Araba)

Gabonetako jakiak

Gabonetako jakiak <p>Gabonetan ondo pasatzen zuten. Jateko, olio-aza, haren saldaz egindako ardo-zopak, ardi zaharraren okela, buzkantzak... Kapoiak ere jaten ziren. "Aniberra" (konpota) ere bai. Ardoa, koinaka, baina txanpanik ez.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-101-016 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Gabonetan ondo pasatzen zuten. Jateko, olio-aza, haren saldaz egindako ardo-zopak, ardi zaharraren okela, buzkantzak... Kapoiak ere jaten ziren. "Aniberra" (konpota) ere bai. Ardoa, koinaka, baina txanpanik ez.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- Gabonak eta ze moduz...
- Gabonak eta ondo... Gabonetan ta ez zan /etzan/ falta izeten... beti bertako e... bertako toketan dan zera... Hemen, izeten zan olixo-azie "aquello que no falte".
- Olixo-azie?
- Bai, azie. Tipikue, hemeko... tipikue. Azie e... bueno, olixu botata. Olixo-azie. Ta gero, haren saldie katillueta hartu [...] pitxertxo batea ure ta ipintten euen beroketan. Ta gero, sartzen euen /sartzeuen/ ogi... ogi-kuskur bat hara... hara zerea ta ure gutxitxo, baiñe ardaue. Han pitxerrien ardaue, beda bete ardau ta ogixe botatzen jatzun hara. Ogi-kuskur bat. Han egosten zan, ta gero ha ata ta gero azukarraz ogixoi ogi... ardauan ogixoi ta gero ardaue... saldie jaten zan katillure botaten akon apur hola... Ta oso gozue erateko... azukarra baeuken. Ha izeten zan tipikue e! Ta gero, gehixenetan ardi zaharrak izeten zin. Ardixek, ba, holan baserrixetan gehixenak ardixek [...] ardixe ta buzkantzak izaten zien tipiko Gabonetan. Ta gero, egoten zien kapoiek hazten zien ordun etxien. Ta Gabonak eta oso ondo pasetan zien.
- Familixan eta...
- Gero, aniberra esaten jakona. Konpota, aniberra. Ha be... ha be dana "con pasas y con higos y con todo que le venga". Harek be bai... harek be ez zien /ezien/ falta izaten.
- Intxaur saltzie?
- Intxaur saltzie? Bueno, "aquello que no falte". Intxaur saltzie be.
- Txanpana ta eraten zabien?
- Txanpanik... hola... Ordun, ez zan /etzan/ eze. Ardaua... ta gero, koiñak eta horrek bai. Baiñe txanpan asko ez. Baserrixetan, e! Beste batzuten iuel, baiñe hemen ni ez naz akordetan.

Egilea(k): Ainitze Oruesagasti (Badihardugu Euskara Elkartea)

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia