Hiru anaia izan zituen gerran
Deskarga:
Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-090-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus
- Auzoa: Oleta
- Proiektua: Aramaioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko abenduaren 10a
- Iraupena: 0:03:17
- Erref: ARA-090/009
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Borroka , Politika » Gerra zibila (1936-1939) » Errepresioa
Transkripzioa
-Zuk seniderik-edo izan zeben gerran?
-Anaiak be bai, hiru anaiak, zaharrauek, bai.
-Hemengo batalloitan egon zien?
-Bai, bai, hortxe egon zien. Bat egon zan "Batallón Mungia"n, hor zerien, Arabitte edo hortik, Gipuzkoa aldetik. Bestie artillerixan, hemen, Billerleko kamiñuen edo hor, "artillería pesada", gorrixen aldetik. Eta bestie, hirugarrena, justo-justuen harrapau eban. Eta ha "Batallón Loyola"n. Elgetan auen pariente batzunien krieu, morroi, eta, han bere lagunek-eta zerera apuntau zien: “Ensegira juen biher dogu danok eta goiezan boluntarixo" eta "Batallón Loyola"n apuntau zan. Eta ha be hemen auen…
-Osea ke, orduen anaiak…
-Hirurek gorrixen aldetik.
-Batallon Loyolan bat, Mungian beste bat…
-Zaharrena Mungian, ta gaztiena "Batallón Loyola"n, eta bestie, erdikue, Jose, zerien egon zan, "artillería pesada", hoixe ez dakit erregimentue.
-Artillerixan.
-Bai.
-Eta onik bueltau zien gerratik?
-Bai. Amak eta aittek makiña bat negar itten eben.
-Bai, bastante suerte.
-Hemen ikusi aireplanuok… Honek sartu arte ez, baie gero honek atakie jo ebenien, aprillien lehenengoko egunien… Dana aireoplanue, dana bonbie! Akabo! “Ointxe danak hilko die, gure semiek danak hilko die", eta beti hoixe. Eta gero honek pasau zienien be, hemetik ikusten genduzen zelan juten zien kargaute bonbaz, jun ta jun, jun ta jun, jun ta jun,… . Akabo, akabo eta akabo! Eta danak etorri zien bizirik!
-Aparteko zauri barik eta hola?
-Bai!
-Osorik, orduen.
-Bai. Etorri zien e, egon zien Batallon de Trabajadorietan, eta apur bat kastigaute-eta egon zien, baie… Hamen egon zan hori, lehengo egunien esan neutsuna, Antonio, horren aitte egon zan alkate, gero horrek sartu zienien, horren aitte izen zan eta bilddurre eukitten gendun, baie danentzako emon eban zer ona, informe ona. Ensegira atara ebezan danak! Bai. Orduen herriko alkatiek indder haundixe euken, hontako auzuna batekuek be bai.
-Orduen, zure anaiok, hirurek egon zien "Batallón de Trabajadores"en?
-Bai. Gaztiena gehixen, luzeruen. Hori, Mariano edo, Loyola-n egon zana, Batallon de Trabajadoretan denbora gehixen horretxek ein eban. Bestiek gitxiau, bestiek ariñau etorri zien.
-Eta klaro, zu edadiaatik, ba, librau, ezta?
-Bai! Ni libre!
Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!