Julian Astola Argoitia
Oleta auzoa; Aramaio (Araba) (1926-2011)
Biografia
Oleta auzoko Goikoetxea baserrian jaio zen. Aita etxekoa eta ama lekeitiarra zen. Zazpi anaietatik seigarrena izan zen Julian. Gerra denboran bere hiru anaia zaharragoak Loiola eta Mungia Batailoitan borrokatu ziren. Gero “Batallón de Trabajadores”en zigortuak izan ziren. Julian zortzi urterekin auzoko eskolan hasi zen don Luis maisuarekin. 13 urterekin eskola utzi zuen, Gasteizera morroi joateko. Ortu lanetan eta barazkiak azoka eta dendetara banatzen aritu zen urte pare batez. Etxera itzuli zen gero eta bertan geratu. 37 urterekin etxeko abereak kendu eta auzoko Eulasa lantegian hasi zen lanean. Bertan hartu zuen erretiroa. Igorre herriko Etxebarri baserriko Maria Begoña Iriondorekin ezkondu zen eta hiru seme-alaba izan zituzten. 1979. urtean, etxean egokitze lanak egin ondoren, Goikoetxea Jatetxea ireki zuten.
Zintak
# | Kodea | Data | Iraupena | Proiektua | Elkarrizketatzailea(k) |
---|---|---|---|---|---|
ARA-090 | 2009 | Aramaioko ahotsak | Kepa Elortza |
Pasarteak
Hiztun honen materiala landuta dago eta hauek dira oraingoz aztertuta eta katalogatuta ditugun pasarteak. Bideoa edo transkripzioa duten pasarteek ikonotxoa dute