Aramaio (Araba)

Milizianoek ondo jaten zuten

Milizianoek ondo jaten zuten <p>Milizianoak emandako atun gozoa Eustakik oraindik gogoan du. Janari asko edukitzen zuten milizianoek auzoan egon ziren bitartean. Behin astoan zeramaten otzarakada bat merlenka, lokatzetara erori zitzaien. Sukalde ona eta nahikoa diru omen zuten milizianoek.</p>

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-084-025 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:

Milizianoak emandako atun gozoa Eustakik oraindik gogoan du. Janari asko edukitzen zuten milizianoek auzoan egon ziren bitartean. Behin astoan zeramaten otzarakada bat merlenka, lokatzetara erori zitzaien. Sukalde ona eta nahikoa diru omen zuten milizianoek.

« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

-Ta nik holako atun gozorik ez dot sekule jan. Olixue ta…
-Soldauak emuten otsuein?
-Bai. Emuten uskuen e.
-Gorrixak edo baltzak?
-Ez ez, milizianuek, milizianuek. Harei ekarten utsien, konboie esaten zan, ekarten utsien, mor… jana asko ekarten utsien baiña horra! Ta karo, gero itten utsen potajie-ta eruten euen. Hemendik behin pasau jakuen, hemendittik hor… oin ez da hola… lehen euen estrada zahar bat. Ta estrada zaharrak euken naharrak eta kamiñorik be ez ta ezer be ez. Ta nik esan [nutsuan] “ese misterioso“, bidioi, handik bidetik gora, handik “puedes ir“. Ta astuen, behin pasau jakuen, astuen joien lapikuek albuetan. Baiña erdixen joien zer bat –ez dao ondo, ala?–, erdixen joien zesto haundi bat zerakin, peskadillatxuekin beteta, ezta? Danak peskadillatxuek, iguel-iguelak, peskadillatxuek, peskadillatxuek. Ta hortixik gora doiela, ebatu utsen nahar batek, bota utsen zeroi, peskadilla zestue “blasta!“. Ta euen e, lokotzara baltza, gora ta behera, bihorrak be ibiltten [zien] igual ta eurak, eta, gora ta behera, lokotzarak, lur baltza, lurre lohi-lohi-lohi-lohixe. Bal-baltza. Han batu [eskuekin], hor askie euen, askan garbi-garbi-garbi ein, ifini lehelengo moduen, ta iñok ez utsen igerriko. Haik garbi-garbi eindda eruen zittuen, askan garbittute. Ta gixajuek iguel gosiaz jan, haik goixen euzenak. Baiña haik jan ondo eitten euen e, kozinie hor behien ta jan ta ondo emuten euen. Jana ona ekarten utsen. Ta dirue asko ibiltten euela esaten euen haik. Guri “ra!“. Honeik metalok, dalakuok, han baldetxora botaten uskun, ta ikusi be…
-Gero diru horrek balixo euen ezertarako?
-A a, ba gero, gero erretirau zien diruok eta.

Egilea(k): Iñigo Agirre Mendieta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia