Igandetan tertulian eta karta jokoan
Gerra aurretik soinua auzoetako jaietan jotzen zuten, baina herriko plazan ez oraindik. Gerraostean, Gobernu Zibilaren baimena lortuta, ekin zioten igandero plazan erromeriak izateari. Arratsaldeko pezeta bat ordaintzen zuten erromerian dantza egiteagatik. Angiozarko itsua eta bere anaia Julian etortzen ziren musika jotzera. Igandero ez ziren kalera jaisten. Batzuetan Beitikoa baserrian elkartu eta karta jokoan eta tertulian aritzen ziren. Auzoko elizan arrosarioa errezatu ondoren elkartzen ziren.
- Proiektua: Aramaioko ahotsak
- Elkarrizketatzailea(k): Kepa Elortza
- Data: 2009(e)ko azaroaren 19a
- Iraupena: 0:03:59
- Erref: ARA-078/022
- Kodifikatzailea: Kepa Elortza
- Gaia(k): Familia eta harremanak » Lagunartea eta familia » Gaztetako ibilerak , Aisia » Taberna giroa » Jokoak , Aisia » Jai-giroa » Erromeriak
Transkripzioa
Pasarte hau transkribatu gabe dago oraindik. Lagundu
nahi al duzu?
Goian daukazu pasarte hau entzuteko aukera. Lagundu hura transkribatzen!
Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?
Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!