Aramaio (Araba)

Arrasaterako errepidea moztuta

Arrasaterako errepidea moztuta Nazionalek Arrasaterako errepidea moztu zuten, eta gorriek Otxandiotik berria egin zuten. Basiliok ez zuen seniderik galdu gerran. Etxean ere ez zuten kalterik izan. Gorriek ganaduren bat eraman zieten, baina ordaindu eta gero.

Deskarga:

Bideo hau erabili nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta kalitate onean bidaliko dizugu. Ez ahaztu mezuan ARA-078-009 kodeko bideoa nahi duzula aipatzea: ahotsak@ahotsak.eus

Tamaina:
Nazionalek Arrasaterako errepidea moztu zuten, eta gorriek Otxandiotik berria egin zuten. Basiliok ez zuen seniderik galdu gerran. Etxean ere ez zuten kalterik izan. Gorriek ganaduren bat eraman zieten, baina ordaindu eta gero.
« Aurrekoa Hurrengoa »

Transkripzioa

- ... falta itten auen dirue eta. Gero orduen denporan ardaurik be ez auen. Billerle hartu auen zerak, nazionalak, eta Mondraue be bai, eta ezin salidaik… Gero Mondrauetik honutze etorri ez daixen, Aramaixo baiño beheratxuau zubixe apurtu auen. Eta kamiño barik, karretera barik geratu zan zera, Aramaixo. Eta lehelengo egunetan idixekin ekarten auen Arrazolatik konboie, zera, herrireko jana. Eta gero, hortik, Otxandixotik hona, Albiñaa, iñ auen kamiñue segittuen, eta hortik gero automobillaz. Eta hemen Rioja aldioi eta ardau lekuoi bestiokin auen eta hemen, Bizkai aldien, ardaurik ez eta ardau barik hemen!
-Osea ke, gorrixek orduen, gerran?
-Horixe!
-Zuk zeuk galdu zeben senideik gerran?
-E?
-Gerran seniderik galdu zeben?
-Ez dot uste. Ez, senideik ez.
-Zeueik, ganadurik edo ezer kendu otsuein edo etxiak igual jarraittu eben?
-Ez, hona ez zien aillegau, ez. Aurretik, hemen gorrixek eozela, ba, Bizkaixen okelie eta zera biher, eta etorri eta, behixek, ganauek ataa eta eurak hartzen auen, “hau behixau hara eruen biher” esaten auen, “eta bestioi be bai”. Eta gurien auen behi bat edarra auen eta auenik onena apartau uskuen erueteko. Eta kobrau uste dot iñ auela. Hemendik Elorrixoa eruen, eta Elorrixon hill eta, ba, Bizkeiko jentiendako edo… enfin.
-Bai, klaro, Elorrixon kuartel haundixe auen.
-Bai.
-Eta baiña pagau itten auen…
-Bai! Gorrixen diruekin, baiñe pagau, bai.

Egilea(k): Julen Arriolabengoa Unzueta

Euskal Herriko Ahotsak proiektua babestu nahi?

Ahotsak diruz lagundu nahi baduzu, egin zure dohaintza txikia. Mila esker!

Gipuzkoako aldundia Kutxa Eusko Jaularitza Bizkaiko aldundia